Udal gobernuak “lanketa sakona egin” ostean, diru partida desberdinak eta ikuspuntuak aztertuz –auzo batzarrak egin izan dira, “beharrizanak ezagutzeko”, aste honetan oneritzia eman zaio Markina-Xemeingo 2023 urterako aurrekontuari. Guztira 6.075.140,86 euroko aurrekontua onartu dute, Euzkao Alderdi Jeltzaleaen aldeko botoekin eta EH Bilduren abstentzioarekin. Datorren urterako aureekontuak “Markina-Xemeingo egungo erronkei” aurre egin nahi die, batez ere ”udalak landutako plan desberdinak gidalerro moduan hartuta –Energia Plana, Berdintasun Plana, Irisgarritasun Plana edota Harrera Plana, besteak beste–”.

Inbertsioen plangintza, azken urteetan ohiko denez, “datorren martxoan egingo diren kreditu aldaketekin osatuko” dela nabarmendu dute. Baina besteak beste, ildo estrategikoak finkatu dituzte: “herriko ondarea balioan jartzera, jasangarritasuna eta aurrezte energetikoa ahalbideratzera, merkataritza bultzatzera eta Berdintasuna indartzera” bideratuko dira inbertsio nagusienak. Ildo horretan, alde zaharra eraberritzeko proiektua eta ideia lehiaketa (65.000 euro), hilerria birgai-tzeko lanak (155.570 euro), Bekobenta Eskolako eguzki instalazio fotovoltaikoa (75.000 euro), herriko Eskoletan lantzen ari den Hezkidetza proiektua (8.435,70 euro) eta merkataritza bultzatzeko ekintza desberdinak (58.502 euro) dira ekintza esanguratsuenak. Hala ere, aurrekontuan “oinarrizkoak diren zerbitzuak berma-tzera –Amankomunazgoak eskaintzen duen ingurumen eta gizarte zerbitzuak– bideraturiko partida garrantzitsuenak mantenduko” direla zehaztu dute.