Lea-Artibai Amankomunazgoak datorren urterako aurrekontuak onartu berri ditu, eskualdeko erakundearen parte diren udalerrietatik jasotako iritzi eta ekarpenak izan dira kontutan hartuz. Eta 2023an guztira 4.681.651,91 euro izango dituzte, autengoan onartutako aurrekontua baino 256.000 euro inguru gehiago.

Bi izan ohi dira erakundearen eskumen nagusiak: gizarte zerbitzuak eta ingurumena, honen barnean zaztar batze zerbitzua delarik. Eta lehen esparruan, “Gizarte Zorroak ditugun zerbitzuak eta prestazioak garatzeari, eta bereziki adinekoentzat ostatu zerbitzuan ditugun eskaeren gorakadari aurre egitea eta zaintzaileei eta gurasoei zuzendutako prestakuntza programak pandemia aurreko egoerara bueltatzea” espero dute. Orotara 2.615.171, izango dira alor honetan, erakundearen “lehentasun nagisutzat” jo dutena. Bestetik, zabor bilketari dagokionez, 1.704.444,72 euro izango dira, “herritarrei zuzendutako sentsibilizazio kanpaina bat” martxan jarriko delarik urtarriletik aurrera “”hondakinen sailkapena bultzatu eta handitu nahian.

Bestalde, Lea-Artibai Amankomunazgoan lan egiten duten 60 langileen soldatak %2,5ko igoera izango dute eta 2022an finkatu diren bost Etxeko Laguntzaile lanpostuez gain, 26 lan postu finkatzeko lehiaketa bidezko egonkortze-prozesu bat abian jarriko da. “Guzti honekin, herritarrentzako kalitatezko zerbitzuak eskaintzen jarraituko dira, denontzako eskualde hobe bat sortzeko helburuarekin”, azpimarratu aren arabera.