Foruak eta Bermeok San Martin azoka ospatuko dute
Azaroaren 13an ospatuko da Bermeon San Martin Azoka, eta Foruan igandean bertan izango da nekazal azoka
Azaroa helduta, hain ohikoak diren azoken txanda helduko da asteburu honetan. Txerrikiak protagonista nagusi izanda –baina ez bakarrak– Bermeon eta Foruan hitzordu bereziak antolatu dituzte datozen egunotarako, herriko ohiturak mantentzeko proposamena eerealitate bihurtuz. Bada, azaroaren 13an ospatuko da Andeko Tabernak antolatzen duen eta Bermeoko Udalak babesten duen XIX. San Martin Azoka, eta Foruan, igandean bertan, bere nekazal azokaren hogeigarren edizioaz gozatzeko aukera izango da.
Bermeon ohikoa da San Martin azoka aprobetxatuta XIX. Odoloste Txapelketa ospatzea. Udaletik azaldu dutenez, “parte har-tze handia espero da. Izan ere, txapelketa honek urtero partaide gehiago irabazten ditu”. Aurtengoan 25 ekoizle batuko dira Lamerako parkean, “Bermeotik, Gernika-Lumotik, Mungiatik, Loiutik, Zornotzatik… etorriko direnak. Epaimahaiaren zuzendaria Pedro Mendizabal Basabe jauna izango da”. Bestetik, “egun berezi honek, urtero bezala, txerriki produktuak izango ditu protagonista nagusi, baina ez dira bakarrak izango”. Antolatu den azokan orotariko produktuak eskuratzeko aukera izango da –besteak beste ogia, pastelak, eztia, txakolina, gazta, loreak edota patea–.
Foruan jada hasiak dira San Martin eguneko ospakizunekin gozatzen. Prestatu duten egitarauari erreparatuta, biharkoan Piratak Herri Kirol Taldearen erakustaldiaz gain, mus txapelketa eta bertso afarian batuko dira herritarrak. Lehenengo hitzordua eguerdiko 12:30etan izango da, bigarrena arratsaldeko 18:00etan, eta hirugarrena gaueko 21:00etan hasiko da. Igandean 18 postuz osatutako azoka handia izango da goizean, baita Urdaibai Dantza Taldearen emanaldia.
Más en Bizkaia
-
El acceso a la Zona de Bajas Emisiones de Bilbao no requerirá la pegatina ambiental
-
Todos los conciertos de Hirian: 18 artistas actuarán gratis en Rekalde
-
Bilbao abre las inscripciones para las colonias de verano este miércoles
-
Expovacaciones regresa al BEC con las alternativas de ocio más innovadoras: parapente, pintar con vino o Txotx Experience