Abanto Zierbenako Udalak, 2030 Agenda finkatzeko eta sustatzeko helburuarekin, herritarren parte-hartze prozesu bat jarriko du martxan. Prozesu honek udalerriko lehentasunak ezartzeko balioko du.

2030 Agenda tresnaren helburua da hainbat arloren bidez, baita tokitik edo gertutik ere, garapen jasangarria sustatzea; baina helburua amankomuna da, mundu-mailan partekatua. Nazio Batuen Erakundeak 2015ean onetsi zuen 2030 Agenda.

“Herritarren kontsulta honen bidez 2030 Agendaren jarraipena egin eta betetzen dela berma dezakegu, herritarrek ezarriko baitituzte udalerriaren lehentasunak, beharrak eta beharrezko aldaketak. Horrela, udalerriaren

garapen jasangarrirako adostutako ibilbidea sortuko dugu; eta horrek, nolerebait, Abanto Zierbenaren etorkizuna finkatuko du herritarren, enpresen edo elkarte mugimenduaren bidez”, adierazi du Maite Etxebarriak, Abanto Zierbenako alkateak.

Herritarren parte-hartze prozesu horrek helburu du herritarrak Nazio Batuen Erakundeak onetsitako dokumentuak jasotzen dituen hiru ardatzen partaide izatea. Ardatz horiek pobrezia ezabatzea, planeta zaintzea eta pertsonen bizikalitatea zein etorkizuna hobetzea dira.

“Elkartasun-sarea sortu behar da 2030 Agenda indartzeko eta aldarrikatzen dituen garapen jasangarrirako helburuak sustatzeko.Instituzioa garen aldetik, etsenpluaren bidez predikatu eta era jasangarriagoan bizitzen laguntzen gaituzten ekimenak sustatu behar ditugu. Hori da, hain zuzen ere, gaur aurkeztu dugun prozesuaren helburua, eta herritar guztiak partaide bihurtu nahi ditugu, eta ekintza txiki, ohitura aldaketa edo ekarpen guztiak ongi etorriak izango dira”, azpimarratu du Maite Etxebarriak alkateak.

2030 Agenda, Atik Zra

Herritarren parte-hartze prozesu honen leloa “2030 Agenda, Atik Zra” da, herritarrei nahasi diezaien zuzeneko deiak, baina instituzioaren konpromisoa ere islatu nahi du, eta udalerriaren ingurura zabaltzen da.

Datorren urriaren 20an (astelehena) 18:30ean Gallartako Kultur Etxean herritarrentzako planaren aurkezpena izango da; “hitzorduan herritar guztiak etorri, entzun eta parte-har dezaten animatzen ditugu”, aipatu du Maite Etxebarria alkateak.

Prozesua bi fasetan egingo da. Hasierako fasean Abanto Zierbenaren egoera aztertuko da 2030 Agendak jasotzen dituen puntuekin alderatuz, eta hasierako diagnostiko eguneratua egin eta Abanto Zierbenak 2030 Agendari egingo dizkion ekarpenen txostena eta garapen jasangarrirako helburuak idatziko dira.

Bigarren fasean udalerriak 2030ari begira dituen ikuspegia eta helburuak zehaztuko dira, eta era parte-hartzailean Abanto Zierbena 2030 Plana osatuko duten ekintzak identifikatuko dira. Plan hori tokiko ekintza gida izango da hurrengo urteetarako garapen jasangarriaren arloan.

“Gure etorkizuna, udalerri gisa, guztion artean eraiki behar dugu. Abanto Zierbena bere bertsio hoberen bihur dadila nahi dugu; baina batez ere gure kezka nagusia, gure helburua, gure herritarren egunerokotasuna hobetzea da, eta Abanto Zierbena jasangarriagoa izan dadila, zerbitzu onenekin, eta gure komunitatearen beharrak ase ditzala. Hori dela eta, ezinbestekoa da orain Abanto Zierbenako herritarren partaidetza 2030 Agenda garatzeko; iritzi guztiek bere aletxoa jarriko dute, guztiak dira erabilgarriak. Beraz, hiru saio egingo dira herritarrekin: lehenengoa datorren urriaren 20an, bigarrena urtarrilean eta azkena martxoan egingo da”, adierazi du Etxebarriak amaitzeko.