Iurretak komun publiko bat instalatu du Amilburun
Iurretako Udalak 62.000 euroko aurrekontua bideratuko du Amilburun komun publiko bat jartzeko. Horretarako, aurreko ekitaldiko aurrekontu parte-hartzaileetako zenbateko bat erabiliko da.
“Lizitazio- eta hornidura-prozesua nahiko gorabeheratsua izan da, baina, azkenean, Iurretako bizilagunok badugu iaz botoen gehiengoz aukeratutako komun publikoa” esan du Iñaki Totorikaguena Iurretako alkateak.
Komun publikoa Amilburun jarri da, plazako ume jokoetatik hurbil, eta egunez egongo da zabalik 8.00tatik 22.00rarte. Instalatutako modeloa altzairu herdoilgaitzezkoa da, iragazkaitzaeta intsonorizatua, eta 310 x 220 oinplano angeluzuzena du, beraz mugikortasun murriztua duten erabiltzaileentzat irisgarria da.
Berez garbitzen den komuna da. Erabilera bakoitzaren ondoren, komun-ontzia eta konketa garbitu, desinfektatu eta lehortzea bermatzen du, baita lurzorua presio handian desinfektatzea ere, presio handian atomizatutako ura askatzen duten 8 pitaren bidez.
Erabiltzaile guztientzat gunea erraz ikustekoa izan dadin, baita ikusmen-arazoak dituztenentzako ere, kontsumo txikiko LED argien bidez atzetik argiztatutako errotulu eta piktogramak ditu, erraz ikus daitezkeenak, komun-ontzia libre badago berdez eta sartzeko moduan ez badago (okupatuta edo garbitze-prozesuan), gorriz.
Kabinaren barruan komuna, konketa, xaboi-uraren banagailuak, komuneko papera, eskuak lehortzeko aire beroa, ispilua, pixoihalak aldatzekoa, laguntza-barrak, esekitokiak, paperontzia eta larrialdietarako sakagailua daude, azken honek atea desblokeatu eta, behar izanez gero, larrialdi-seinaleak aktibatzen dituelarik.
Erabiltzaile bat komunera sartzen den unean, atea automatikoki ixten da (Led gorria kanpoan), beste erabiltzaile batzuen sarbidea eragozten du eta barruan komuneko zerbitzu guztiak aktibatzen dira. Erabiltzaileak gehienez 15 minutuko epea du komuna erabiltzeko. Epe osoa igaro aurretik irten ahal izateko, erabiltzaileak atearen ondoan dagoen barruko botoi argiztatua sakatu beharko du. Gunea hutsik dagoenean, komuna blokeatu egiten da eta garbiketa- eta lehortze-egoeran sartzen da. Honek 35 segundo inguru irauten du, eta, amaitutakoan, komuna hasierako egoerara itzultzen da eta berriro dago erabiltzeko prest.
Temas
Más en Bizkaia
-
Vecinos de Bilbao critican que se incluyan como refugios climáticos centros comerciales y polideportivos de pago
-
Planes para el fin de semana: del 20 al 22 de junio
-
“Nuestro compromiso sigue siendo mejorar la vida de las y los zornotzarras”
-
“La enfermedad de Lyme tiene tratamiento y cura, hay que evitar las fobias y miedos”