Irailaren hasierarekin batera, ikasturte berria hasi da, eta Galdakaoko Udalak 2022-2023 ikasturte honetan eskainiko dituen kirol ikastaroak aurkeztu egin ditu. Ikastaroetan izena emateko epea datorren igandera arte, irailak 18, egongo da zabalik, eta aurrez aurre zein online egin ahal izango da, Galdakaoko Udalaren webgune ofizialean.
Ikastaroetako plazak esleitzerako orduan, aukera berdintasunaren printzipioari eutsiko zaio; izan ere, ezarritako epe mugan egindako lehenengo eta azken izen-emateak batera sartuko dira irailaren 19rako (10:00etan Urreta kiroldegian) aurreikusitako zozketan.
Aipatutako zozketa hori egingo litzateke baldin eta eskatzaile kopuruak eskainitako plaza kopurua gaindituko balu. Lekuak horrela banatuko dira:
- Diziplina bakoitzean dagoen plaza kopuruaren arabera
- Ondorengo lehentasuna jarraituta:
- Galdakaoko udal kiroldegietan abonatutako pertsonak
- Galdakaoko udal kiroldegietan abonatuta ez dauden pertsonak
Hauek dira udal kiroldegietan eskainiko diren ikastaroak:
Behin aurre-izena emanda, eskatzaileek irailaren 20an jakingo dute ikastarorako hautatuak izan diren ala ez. Data horretatik aurrera, eta hiru egunez, hilaren 23ra arte, ordainketa egin beharko dute, ordainketa helbideratzea erabaki dutenek; izan ere, irailaren 30ean matrikula kobratuko da. Helbideratu nahi ez dutenek eta leihatilan ordaindu nahi dutenek, ordea, irailaren 25era arte izango dute ordaintzeko aukera, plaza galduko ez badute.
Egunero zabalik
Ikasturte berriarekin batera, Unkina kiroldegiko ordutegia zabalduko da ekainera bitarte. Horrela, igandeetan eta jai-egunetan ere etengabeko ordutegia izango du 9:00etatik 20:00ak arte. Beraz, nahi izanez gero eta partidarik aurreikusita ez badago, kantxa alokagarri egongo da eta igerilekua ere zabalik.