Galdakaoztarrek denbora luzez itxaron dituzte ostiral honetan, irailak 9, hasi diren herriko jaiak, Santakurtzak. Hori dela eta, Udalak esfortzu handia egingo du den-dena ondo atera dadin.

Herritarrek zein kanpotik datozenek jaiez gozatu eta etxera segurtasunez itzultzeko aukera izan dezaten, hainbat autobus zerbitzu jarriko dira festa giro gehien egongo den egunetan, asteburuetan. Galdakaotik Arratiara eta Zornotzara bi larunbatetako gauetan egongo dira autobusak. Herriko auzoak lotuko dituen autobusa, berriz, ostiral eta larunbat gauetan ibiliko da atzera eta aurrera. 

Honakoak dira, zehazki, autobus zerbitzuen geltokiak eta ordutegiak:

Galdakaoko auzoak eta Usansolo lotuko dituen autobusa:

  • Egunak: Santakurtzetako ostiral eta larunbat gauak (irailak 9, 10, 16 eta 17)
  • Orduak: Orduro, 01:00etatik 07:00etara
  • Lekua: Juan Bautista Uriarte 30eko autobus geltokia
  • Ibilbidea: Juan Bautista Uriarte – Bengoetxe – Aperribai – Arkotxa- Zuhatzu –Usansolo

Ibilbidean zehar, erabiltzaileek geralekua zehaztu ahalko dute, eta bertan geratuko da autobusa gidariek posible eta egokitzat jotzen badute. Bestela, eskatutako lekutik ahalik eta hurbilen geratuko da autobusa. 

Arratiarako autobusa:

  • Egunak: Larunbat gauak (irailak 10 eta 17)
  • Orduak: 02:30 eta 05:00
  • Lekua: Juan Bautista Uriarte 30eko autobus geltokia
  • Ibilbidea: Galdakao (Juan Bautista Uriarte) – Usansolo (Gorozibaiko geltokia) – Bedia – Lemoa – Igorre – Arantzazu – Areatza – Artea – Zeanuri – Dima 

Zornotzarako autobusa:

  • Egunak: Larunbat gauak (irailak 10 eta 17)
  • Orduak: 02:30 eta 05:00
  • Lekua: Juan Bautista Uriarte 30eko autobus geltokia
  • Ibilbidea: Galdakao (Juan Bautista Uriarte) – Zornotza 

Zerbitzu horiek guztiak doakoak izango dira erabiltzaileentzat.