Lekeitiok irailaren 1etik 8ra ospatuko ditu San Antolin jaiak
Koronabirusaren pandemiak eragindako egoera dela eta bi urteko etenaldiaren ondoren, Lekeitiok irailaren 1etik 8ra bitartean ospatuko ditu berriro San Antolin jaiak.
Aurtengoan 172.000 mila euro inguru erabiliko dira jaien programaren barnean egingo diren 72 ekintzak aurrera eramateko (2019an 175.000 euro bideratu ziren). Aurten ere esfortzu berezia egin da jaietako ekintzetan aniztasun handia egoteko eta denontzako festak antolatzeko. Are gehiago, azken bi urteetan jaiak ospatzeko aukerarik egon ez denez, aurtengoan are garrantzitsuagoa izan da kultura eta kirol ekintza berriro berreskuratzea eta herritarrentzako aisialdia indartzea. Irailaren 1etik (osteguna) aurrera koadrilen bajada, herriko taldeen ekintzak, txapelketak, ikuskizunak, su artifizialak edota kontzertu ikusi ahalko ditugu beste hainbat ekintzaren artean eta, noski, Antero ere gurekin izango da! Jaietako egitarau ofiziala abuztuaren 29an, astelehena, 11:00etan banatuko da kultur etxean, gerora udal eraikinetan eta turismo bulegoan eskuratu ahalko da.
Egitarauaren portadan aurtengo kartel irabazlea ikusi ahalko da: “Abarkak jantzi ta antzarrari eutsi" lemarekin Iñaki Zarragoitiaren kartela izan da aukeratua.
Txupineroa
Aurten txupina botatzearen arduraduna Pedro Zabala Telleria izango da. 42 urtez Anteroren bajada eta ezkutatzearen arduraduna izan da. Aurtengoa bere azken aldia izango dela erabaki du eta egindako lana eskertzeko asmoz, aurten bera izango da txupina botatzearen arduraduna.
Segurtasun neurriak
Aurtengoan jende kopuru handia etortzea espero da, azken urteetan jaiak ospatu ezin izan direnez, jendea gogotsu egongo da eta. Kontuan izan behar da ere irailaren 6 jai eguna dela eta horrek Antzar egunean jende gehiago etortzea egin dezakela. Horren aurrean, segurtasun neurri bereziak hartuko dira San Antolin jaietan zehar osasunean, segurtasunean eta garbitasunean ahalegin berezia eginez. Bestalde, Antzar egunean kanpainako ospitale bat ere jarriko da Turismo bulegoa kokatuta dagoen tokian egon daitezkeen zaurituei ahalik eta zerbitzu onena emateko. Hauek izango dira zehazki hartuko diren neurriak:
Irailak 1, osteguna, Kuadrillen Jaitsiera eguna:
- Trafiko murrizketak egitea herriaren erdigunean, Kuadrillen Jaitsierak iraun bitartean.
Irailak 3, larunbata:
- Trafiko murrizketak egitea herriaren erdigunean, jendetza pilaketaren arabera eta segurtasun-dispositiboko arduradunek halan erabakitzen badute.
Irailak 5, astelehena, Antzar eguna:
- Lekeitioko sarbideak 10:00etatik 24:00etara ixtea. Lekeitioko erdigunea ordu gehiagoz ixtea segurtasun-dispositiboko arduradunek halan erabakitzen badute, uneko jende pilaketaren arabera.
- Ibilgailuak udalerrira igarotzea murriztea, larrialdi eta segurtasun zerbitzuetakoak izan ezik.
*Herriko erdigunea esatean, Elizako Dorretik Sabino Arana 13 zenbakira bitarteko bide zatia da.
Garraio publikoa
Jaietako egunetan zehar herrian jende asko hartzea espero da, hori dela eta garraio publikoa erabiltzea gomendatzen da, horretarako Bizkaibusek inoiz baino autobus gehiago jarriko ditu. Bai Lekeitiora heltzeko zein bueltatzeko. Horretaz gain, Lurraldebus-eko zerbitzua eta Gababusa ere egongo dira eskualdeko herrietatik.
Bizkaibusen zerbitzua
2022ko irailaren 2a, ostirala eta 3a larunbata
- A3512 Lekeitiotik Iurretarako irteerak: 4:30 /5:30
- A3513 Lekeitiotik Gernikarako irteerak: 4:50 /5:50
2022ko irailaren 4a, igandea
- A3512 Lekeitiotik Iurretarako irteerak: 5:30
- Lekeitiotik Bilborako irteerak: 6:30 / 7:30
- A3513 Lekeitiotik Gernikarako irteerak: 5:50 / 6:50
- A3523 Lekeitiotik Gernikarako irteerak: 5:50
Antzar eguna: irailaren 5a, astelehena eta 6a, asteartea
A3512 Bilbao - Iurreta - Markina - Lekeitio
Irteerak Bilbotik:
- Irailaren 5a: 9:45etik 14:15era 15 minuturo, eta
- 14:45etik 18:45era 30 minuturo
Irteerak Lekeitiotik:
- Irailaren 5a: 19:15etik 22:45era 15 minuturo, eta
- 23:15etik irailaren 6ko 7:45era 30 minuturo
A3513 Amorebieta - Gernika - Lekeitio
Irteerak Zornotzatik:
- Irailaren 5a: 8:30etik 15:00era 30 minuturo, eta
- 16:00etik 18:00etara 60 minuturo
- 18:00etik irailaren 6ko 6:00era 30 minuturo
Irteerak Lekeitiotik:
- Irailaren 5a: 9:45etik 16:15era 30 minuturo, eta
- 16:15etik 18:15era 60 minuturo
- 18:15etik irailaren 6ko 7:45era 30 minuturo
Irteerak Gernikatik:
- Irailaren 5a: 10:00etatik 16:00etara 30 minuturo,
- 18:30etik irailaren 6ko 4:30era 30 minuturo
Irteerak Lekeitiotik Gernikara:
- Irailaren 5a: 10:45etik 15:45era 30 minuturo, eta
- 14:45etik irailaren 6ko 5:15era 30 minuturo
A3523 Gernika - Lekeitio
Irteerak Gernikatik:
- Irailaren 5a: 21:00etatik 03:00etara 120 minuturo
Irteerak Lekeitiotik:
- Irailaren 5eko 22:00etatik, irailaren 6ko 4:00etara 120 minuturo
Temas
Más en Bizkaia
-
Amorebieta prende la mecha de las fiestas del Carmen
-
Colchones sucios, ventanas caídas, un olor insoportable... Así era el albergue "de los horrores" de Bakio
-
Un defecto en la baldosa ‘Bilbao’ obligará a levantar el pavimento de García Rivero
-
Las barbacoas se apagan en Ortuella: incivismo, peleas y riesgo de incendio fuerzan su cierre