Síguenos en redes sociales:

Kostaldea

Ondarea berreskuratu eta balioan jartzea, Urdaibaiko bi auzolandegien ardatza

Muxikan Maumen eta Muruetako kargategian lanean ari dira dozenaka gaztea

Ondarea berreskuratu eta balioan jartzea, Urdaibaiko bi auzolandegien ardatzaURREMENDI

Euskal Automoni Erkidegoko, beste erkidego batzuetako eta estatutik kanpoko 18 eta 26 urte bitarteko dozenaka gazte, uztailaren 4az geroztik Euskadiko hainbat udalerritan udan garatzen ari diren Auzolandegietan parte hartzen ari dira, Muruetan eta Muxikan, besteak beste Eusko Jaurlaritzako Gazteria Zuzendaritzak antolatuta, Urremendi Landa Garapen Elkartearekin elkarlanean- udalerri ni horietanondarearen berreskurapenean eta balioan jartzeam ari dira lanean. Bada, Muruetako La Dinamita izeneko kargategiaren inguruan eta Muxikako Maume auzoan balio soziala eta historikoa berreskura-tzean ari dira buru-belarri.

Izan ere, eta bere ingurune naturalaz aparte, Busturialdeak zerbait eskaintzen badu ondarea da. Dozenaka balio handiko gune daude eskualdean. Batzuk deskubritutatkoak, eta beste zenbait oraindik deskubritzeke. Muruetako kargategia da azken hauetako bat. Proiektu “zabala” da berau, eta “faseka” garatuko dela azaldu dute Urremenditik. “Gaur egun dinamitaren kargategi zaharrean dauden instalazioek ondareinteresa dute, eta duten balio historiko eta didaktikoagatik kontserbatu behar dira”. Auzolandegi honetan egin nahi diren lanak hauek dira: “erriberako ezponden tratamendu puntuala eta higaduraren kontrola –bioingeniaritzako prestakuntza praktikoko ikastaro txiki bat egingo da)–; dagoen landaredia tratatzea eta landare inbadi-tzaileak kentzea; legez kanpoko elementuak eta eraikuntzak kentzea eta garbitzea; lehendik dauden zenbait elementu finkatzea eta ondare historikoari balioa ematea”. La Dinamita kargategia Mundakako itsasadarrean kokatzen den gune berezienetakoa da, ezbairik gabe.

Bestetik, Muxikako auzolandegia Ibarruriko Maume auzoan balio soziala eta historikoa berreskuratzera bideratuta dago. “Mendeetan zehar, lokalek eta merkatariek erabilitako bideak egon dira, Muxikako gune desberdinak lotzen zituztenak eta meseta igarotzen zuten kostaldea lotzen zituztenak. Baina, zer gertatu zaie bide historiko hauetako batzuei? Non daude? Proiektuaren helburua bide zaharrak berreskuratzea da, eta orain herri zabal honetako auzoak lotzeko balio izatea”. Bada, aurten Maumeko galtzada eta haren ingurua berreskuratzeko lanetan jarriko da arreta, ondarea egokitu eta balioan jarriko da, hala nola Olea burdinola, Goikoetxe baserria, San Loren-tzo ermita eta inguruko basoak. Eta “aurkitutako materialekin erakusketa bat egin nahi” dela jakinarazi dute, etorkizunean egin litekeena.

Murueta eta Muxikako auzolandegi hauek Urremendi landa garapen elkartearen helburuekin bat datozela nabarmandu dute. “Proiektu hauek, Urremenditik partekatzen ditugun balio jakin batzuk susta-tzeko balio dute, hala nola bizikide-tza, tolerantzia, elkartasuna, parte-hartzea edo kulturarteko ikaskun-tza, besteak beste”, adierazi dutenaren arabera. l