Digitalki trebatzeko programa Lea Artibain
Bizkaiko Foru Aldundiarekin lankidetzan, Leartibai Fundazioak Trebatu Digitalki programa abiarazi du. Programa horren helburu nagusia gaitasun eta ezagutza digitalak eskuratzea da, “Lea-Artibai eskualdeko 18 urtetik gorako pertsonek enpresek gero eta gehiago eskatzen dituzten lanpostuak lortzeko aukera izan dezaten”. Bost beka -500 eurokoak, sei hilabeteetan- banatuklo dituzte guztira 42Urduliz programazio kanpusean gaitasun digitalak eskuratu ahal izateko. “KT aholkularia, software-garatzailea, marketin digitala...% 100eko laneratze-tasa duten lanpostuak dira. Etorkizun handiko lanpostuak dira”, adierazi dutenez.
Eskarmentu handi du eskualdeko fundazioak bertako biztanleen laneratzea errazten. Horretarako hainbat programa ditu zabalik, bai bertako enpresekin bitartekaritza lanak ebetez, eta baita beste hianbat erakunderekin lankidetzan arituz. Hala ere, “Leartibai Fundazioak enpleguaren arloan egiten duen jarduerari balio erantsia ematen dion programa da Trebatu Digitalki, Lea-Artibaiko herritarren enplegagarritasuna hobetzea ahalbidetzen duena”. Bekak eskuratuko dituztenek “ez dute aurretiko ezagutzarik izan behar, ezta inolako titulaziorik ere. Eskola honetan sartzeko bi fase baino ez dira gainditu behar: online izena emateko test bat eta 26 eguneko aurrez aurreko hautaketa-aldi bat”, esan dute. Eta fundazioko arduradunek nabarmendutakoaren arabera, “Urduliz Dorrean (Bizkaia) kokatutako 2.400 metro koadro baino gehiagoko espazioa da 42Urduliz programazio kanpusa. Irakaslerik gabeko metodologia gamifikatuan oinarritutako zentro honen laneratze-tasa %100ekoa da. Nazio mailan gehien eskatzen den profil digitala garatzen da”. Bertan prestakuntza-eredu disruptibo bat planteatzen da, “lan-merkatuak eskatzen dituen erronka eta profil digital guztietarako. Ikasten ikastea ardatz duen filosofiaren bitartez, sormena, ahalegina, mugak gainditzea eta talde-lana sustatzen dituen espazioa” dela jakinarazi dute. 42Urduliz zentroan aurrez aurreko eskolak ematen dira, eta “norberak aukeratzen du zer ikasi eta zer erritmotan. Asteko egun guztietan dago zabalik, eguneko 24 orduetan, eta bere instalazioak bereziak dira”.
Eskainiko diren beka zehatzei buruzko informazioa hautagaiei eskaintzeko helburuz, Leartibai Fundazioak irteera bat antolatu du 42Urduliz campusa ezagutzera joateko gaur bertan. “Metodologia berezi hori bertatik bertara ezagutu eta instalazioak bisitatzeko, irteera goizeko 10:00etatik 14:00etara izango da”.
Temas
Más en Bizkaia
-
Touroperadores de Bizkaia: "Que la final se juegue en Bilbao es una campaña de publicidad impagable"
-
Baserritarras con acento internacional establecen proyectos agrícolas en Uribe
-
Ocho nuevos proyectos para dar un impulso al primer sector en Bizkaia
-
“La mediación es más rápida que ir a juicio y es terapéutica”