Hondakinen bilketan hobekuntzak Sukarrietan
Legegintzaldi hasieratik burubelarri ari dira, baina azkenaldian hainbat aldaketa izan dira Sukarrietan zaborren bilketari dagokionez. Bosgarren edukiontzia jada ezarrita, oraingoan ondakinen edukiontziak aztertu eta birbanatu dira.
Bada, ”edukiontziz osatutako islak sortu ahal izateko” San Andres plazan eta Marisma parkean guneak ordenatu dira. Eta egoera beretsua izango da, Portuondo Biden, !edukiontziak bide publikotik ataraz, horretarako prestatutako gune batera eramanez”. Era berean, Arrospe kaleko ak lekuz aldatu dira, “aparkaleku gutxiago kentzeko eta edukiontziak Munitizko bizilagunei hurbiltzeko, eta zabor isla bat sortzen saiatzen gabiz Abaroa auzoan”. Ildo honi jarraituaz, Abaroako irteeratik gertu eraikiko diran etxebizitzen urbanizazio-obra aprobetxatuko da eremu osoari zerbitzu ordenatua emongo dion zabor-isla oso bat egiteko.
Bestetik, gaikako bilketarako hainbat paperontzi erosi dira, honegaz birziklatze-zenbakiak hobetu daitezan, “egoera txarrean zeunden hainbat paperontzi ordeztu dira (Portu Erreka, Kanala, Portuondo Bide...), eta paperontzien kopurua handitu egin da, bide publikoan zaborra pilatu ohi zan lekuetan (autobus-geltokiak, Zehar Bideko begiratokia, Portuondoko pantalanaren igoera, Marisma parketik doan pasealeku berria,Eliz Bide...)”.
Temas
Más en Bizkaia
-
Los códigos postales de Bilbao se convierten en información útil para abrir negocios
-
Una manifestación en apoyo a Palestina vuelve a reunir a miles de personas por la Gran Vía de Bilbao
-
Urremendi, desde Gautegiz Arteaga, reivindica el papel de las mujeres rurales de Euskadi
-
Bilbao crea una herramienta pionera para optimizar el éxito de sus comercios