Berrizek 45 zuhaitz landatu ditu herriko ikaslekin
Landaketa, Aranzadi eta URArenkin elkarlanean, joan den apirilaren 6an eta 7an izan zen Oka ibaiaren ertzean
Berrizko Udalak herriko ikastetxe ezberdinetako ikasleekin, Aranzadi Zientzia Elkartea eta URA Agentziarekin elkarlanean 45 zuhaitz berri landatu dituzte Oka ibaiaren ertzean.
Landaketa joan den apirilaren 6an eta 7an gauzatu zen Learreta-Markina, Berrizko Institutua eta Umerri Eskola Aktiboko ikasleekin elkarlanean eta besteak beste lizarrak, sahatsak, zuhandorrak eta haltzak izan ziren landatu zituzten espezieak.
Guztira 108 ikaslek parte hartu zuten, eta ibaien balio naturalak kontserbatzearen garrantzia eta gaur egun dituen mehatxu nagusiak azaldu zitzaizkien.
Ekimen honek Legañoko basoko eta Oka ibai ertzeko berreskuratze proiektuarekin bat egiten du. Zentzu horretan, Udalak Aranzadiren laguntza teknikoarekin eta Eusko Jaurlaritzako ekonomiaren garapen, jasangarritasun eta ingurumen sailak Feder Europako funtsez kofinantzatuta, 884 zuhaitz-zuhaiska landatu zituen joan den otsailean Legañoko basoan eta erreka ertzean 2020an landatutakoari laguntzeko. Guztira 21 zuhaitz-zuhaiska espezie ezberdin landatu dira harizti-basoa mistoa eta erreka ertzak berreskuratzeko helburuarekin.
“Ez dugu ahaztu behar zuhaitzek berotze globalaren aurka egiten dutela, airearen CO2 xurgatuz, klima-aldaketa eragiten duen gasetako bat. Horrelako jarduerak funtsezkoak iruditzen zaizkigu gure ingurumena zaintzeko eta babesteko”, azaldu du Orlan Isoird alkateak.
Temas
Más en Bizkaia
-
El libro ‘Etxebarriko Toponimia’, disponible ya en formato digital
-
Alerta en comunidades de vecinos de Bizkaia por el robo de cobre en las instalaciones de gas
-
Planes en Bizkaia para el fin de semana: del 2 al 4 de mayo
-
Las fiestas de Orduña contarán con trenes adicionales las noches del 3, 4, 10 y 11 mayo