Berriki 1,2 milio eurotako aurrekontua onartuta, Foruko Udalak herrian egin behar diren ekimenei tinko eutsi die aurtengoan. Pandemia aurrekoa egoerara bueltatu nahi dute udal agintariek, eta horretarako hiru egitasmo osatutako kontuak adostu dituzte: alde batetik osasuna izango da lehentasunetako nagusiena, Torre Barrin eraiki nahi duten mediku kontsutategi berriarekin, “gaur egun duguna baino askoz ere irisgarriagoa” dena. Urte amaierarako izan nahi dute prest, erabilgarri. Bestetik, eta herriari bizitasuna eman nahiean, Muinogorri elkartea zena erosi nahi dute, bertan ostalaritza negozioren bat ezar-tzeko. Azkenik, energia berriztagarrien aldeko apostua ere egingo dute, udaletxeko eraikineko teilatuan, horrela “autokontsumoa bultza-tzeko” apostua eginez.“Bagenuen beharrizan nabaria, udaletxeko guneak ez baitzuen irisgarritasunaren oinarriak betetzen, eta espero dugu urte amaierarako mediku kontsultategi berri erabilgarri izatea”. Hala zehaztu du Mikel Magunazelaia alkateak aurtengoan egingo den “proiekturik garrantzi-tsuenari” buruz. Kokapen ederra hautatu dute, “zenbait alternatiba bilatu ostean”. Izan ere Abadetxean eraikitzea pentstau zuten, baina azkenean Torre Barrin egongo da kokatua, aspaldi ostalaritza negozio bat zegoen tokian. “Irisgarriagoa izango da gunea, herri erdian kokatzen dena”, dio Magunazelaiak. “Guk gunea atondu behar dugu eta gero Osakidetza ekipamenduaz arduratuko da”, dio. “Batez ere, edadeko forutarrentzat askoz era erabilgarriagoa izango da. Proiektua presta dauka Foruko Udalak eta aureki esleipena egin nahi dute, “lanak ahal bezain arinen hasteko”. Helburutzat jarri dute “urte amaieran prest” izatea. Egin beharreko inbertsioa 263.000 eurotan jarri dute -Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzak izatea espero dute-, “Osakidetzak eskatzen dituen baldintzetara” egokitutako gunea egiteko.

Erlazioak biziberritzea

Osasun kontuen berrotasunez aparte, “herriari bizitza emateko” ekimenarekin ere aurrera egitea espero dute. Muinogorriko txokoaren erabilera biziberritu hahi dute, bertan negozio bat ezarriz. “Herritarren artean erlazioak handitzeko puntutzat” jo du Magunazelaiak. Horretarako aho batez onartu dute kokalekua erostea, “erabakia pauso oso garrantzitsua da Foruaren bizitza soziala berreskuratzeko”, dioenez. Etorkizunean “bizitza soziala hobetzeko gune” bat ezarri nahi dute, nahiz eta oraindik ez duten noiz zabalduko den datarik zehaztu. 153.000 euro inbertitzea espero dute.

Azkenik, “autokontsumoan” eragiteko, udaletxearen eraikinean plakak jartzea adostu dute, “udaletxeak bere energia sortu eta kon- tsumitu ahal izateko”. Zehazki eguzki panelak jarriko dituzte eraikinean, eta 24.000 euroko diru saila gorde dute horretarako. “Kon-tsumoa murriztuko dugu; gastatuko duguna baino energia gehiago sortuko dugu” zehaztu du Magunazelaiak. Azkenik, aurrekontuaren hainbat puntu “pandemia aurrekoaren oso parekoak direla” zehaztu du Foruko alkateak.