Udalerrian euskararen erabilera sustatzeko ahaleginean darrai Barakaldoko Udala. Oraingo honetan, herriko ostalaritza establezimenduak euskazaz errotulatzeko dirulaguntzen edizio berri bat jarriko du martxan Udalak.

Eskaerak une honetatik aurrera eta urte osoan aurkeztu ahal izango dira, deialdia abenduaren 14an amaitzen baita. Horrela, interesdunek gaurtik, otsailaren 18tik, 14ra arteko fakturak aurkeztu ahal izango dituzte. «Gure helburua Barakaldoko merkataritzan eta ostalaritzan euskararen presentzia handitzea da, eta, horregatik, laguntza horien berri izatea nahi dugu, bai eta horiek eskatzeko behar besteko epea izatea ere», adierazi du Iratxe Foces Euskara zinegotziak.

NEGOZIO BERRIAK IREKITZEKO ASMOA DUTENEI INFORMAZIOA EMATEA

Herritarrentzako Arreta Zerbitzuaren (HZ) edo Udaleko Euskara Zerbitzuaren (beheko solairua) bidez egin daitezke eskaerak. Gainera, diptiko bat egin da interesdunei informazioa helarazteko; dokumentu hori hirian establezimendu berriak irekitzeko lizentziak eskatzera joaten direnei ere banatuko zaie. "Horrela jakingo dute herritarrek negozioa euskaraz errotulatuz gero Udalaren dirulaguntzak izango dituztela, azpimarratu du zinegotziak. Inguraldek helaraziko dizkie diptiko berriak Barakaldoko lokalei.

Dirulaguntza eskatzeko, dirulaguntzaren xede den establezimenduaren identifikazio-datuak erantsi beharko dira bai eta Bizkaiko Foru Aldundiarekiko eta Barakaldoko Udalarekiko zerga-betebeharrak egunean daudela egiaztatzen duen ziurtagiria, jatorrizko fakturak eta dagozkion zenbatekoak ordaindu izanaren egiaztagiriak eta errotuluaren, toldoaren eta instalatutako biniloaren egiaztagiriak ere.

% 50ERA ARTEKO DIRULAGUNTZA

Udalak berriz ere 3.000 euroko partida du enpresa eskatzaileetan egindako errotulazioaren kostuaren % 50 eta % 25 artean estaltzeko, errotulua erabat euskaraz den edo elebiduna izan, hurrenez hurren.

Udaleko Euskara Zerbitzuak doako aholkularitza eta itzulpen zerbitzua eskaintzen du negozioetan errotulu horiek euskaraz izan nahi dituzten merkatari eta ostalarientzat; beraz, errotulazio berri bat aldatu edo jarri aurretik, Udaleko Euskara Zerbitzuarekin harremanetan jartzea gomendatzen da, behar den laguntza guztia jaso ahal izateko.