Síguenos en redes sociales:

Ostalaritzaren hondakin organikoak hobeto bereizteko kanpaina abiaraziko du Getxok

Getxoko Udalak udalerrian ostalaritzaren sektoreak sortutako hondakin organikoak jatorrian hobeto bereizteko kanpaina berri bat jarriko du martxan. Ekimena 2022an gaikako bilketan eta banaketan birziklatzearen %50era iristeko erronkaren barruan kokatzen da.

Gaurtik, astelehenetik, urtarrilaren 31tik aurrera, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren programaren bidez kontratatutako bi kale-ikuskatzaile harremanetan egongo dira sektorearekin, Areeta-Romo eta Algorta-Andra Mariko aldeetan, informazioa emateko eta beraien eskariei erantzuteko, birziklatze tasa areagotze aldera.

Udalerriko taberna, jatetxe eta hotelak bisitatuko dituzte. Lehen bisitan, ostalaritza-jarduerekin lotutako eginbeharrak azalduko dituzte eta informazioa batuko dute funtzionamendu egokirako. Ezar ditzaketen konponbideei lotutako informazioa emango dute eta Udalari eskatu beharreko bitartekoak, jatorrian bereiztea errazagoa izan dadin.

Joseba Arregi Ingurumeneko Hiri Zerbitzuetako eta Ingurumen Kalitateko zinegotziak gogorarazi du “Udalak sektoreari irtenbideak eta neurriak eman nahi dizkio zati organikoa jatorrian bereizteko. Ostalaritzaren inplikazioa funtsezkoa da guztiok dugun betebehar horretan, Hondakinen Zuzentarauarekin bat datorrena, hondakinak dauden tokian balioa sortzea, ekonomia zirkularraren premisen pean kalitatezko konposta ekoitziz, eta planetaren iraunkortasunari laguntzea”.

Bigarren bisitan, ostalaritzako lokal bakoitzaren egoera ezagututa, lokalerako irtenbide posibleak emango dira, Udalak lana errazteko eskain ditzakeen kontsumigarriak, jardunbide egoki batzuk, aholku eta orientabide gisa, eta jatorrian bere hautaketa-ekintzarako erraztaile eta laguntzaile izateko udal prestasuna, lagungarri izan dakiokeen neurrian.