Urriaren 23tik azaroaren 20ra bitartean, Clara Campoamor eta Gurutzetako zentro zibikoek familia osoarentzako bideratutako Arte Eszenikoen tailerrak jasoko dituzte. Barakaldoko Udalak itzal-antzerkia, magia edota keinu-antzerkia bezalako doako tailerrak eskainiko ditu, besteak beste.
Proiektu honen helburua 5-11 urteko haurrak dituzten familiei jolas didaktikoetan parte hartzeko aukera ematea da, ikusle gisa parte hartu ordez modu aktiboan parte har dezaten. "Tailer honetan, modu dibertigarrian esperimentatuz ikasten da", adierazi du Kultura, Hezkuntza, Euskara eta Gazteria Arloko zinegotzi Nerea Canterok.
Tailerrak tokiko profesionalek eta konpainiek ematen dituzte. Haiei esker, arte eszenikoen hainbat atal, tipologia edo teknika esperimentatu ahal izango dira: Halloweenerako beldurrezko makillajeak egitea; itzal-antzerki bat egite eta manipulatzea; kartekin magiako truko harrigarriak ikastea, eta keinu-antzerkian sartzea, gorputza adierazpen-elementu gisa erabiliz.
4 tailer emango dira honako egun hauetan:
- Urriak 23 - Beldurrezko makillajea / Maquillaje de terror. Make up-ren eskutik. Clara Campoamor Zentro Zibikoan.
- Urriak 30 - Itzal-antzerkia /Teatro de sombras. Laenananaranja konpainiaren eskutik. Clara Campoamor Zentro Zibikoan.
- Azaroak 13 - Magia kartekin /Magia con cartas. Imanol Ituinok emana. Gurutzetako Zentro Zibikoan.
- Azaroak 20 - Keinu-antzerkia /Teatro gestual. Laenananaranja konpainiaren eskutik. Clara Campoamor Zentro Zibikoan.
Tailerrek 8 familiarentzako leku mugatuak dituzte, hau da, 16 edo 20 lagun ingururentzako lekuak. Aurrez izena eman behar, eta, toki baino familia gehiago egonez gero, plaza horiek zozketa bidez esleituko dira. Aurretiko izen-ematea tailer bakoitzaren aurreko astelehen eta asteartean egin behar da ¿ 21:00ak arte ¿. Familia-talde bakoitzak pertsona heldu baten eta gehienez bi seme-alaben aurretiko izen-ematea egin ahal izango du. Adingabeek izena emateko erabili duten helduarekin batera hartuko dute parte jardueran.
Aurrez izena emateko, telefonoz egin daiteke: 944789485 / 944789552 edo posta elektronikoz: kulturbulegoa@barakaldo.eus, honakoa adieraziz: tailerra eta izena eman duten pertsonen izen-abizenak, NANa eta telefonoa. Ostegunetan, zozketaren emaitza jakinaraziko da eta plaza lortu duten pertsonen izenak emango dira.
"Aldi berean, plazarik lortu ez duten edo tailerra etxetik egin nahi duten familia guztiengana iristeko, tailer bakoitzeko bideo-tutorialak zabalduko dira Barakaldoko Udalaren youTube kanalaren eta sare sozialen bidez, eta, beraz, familiak horietan parte hartzera animatzen ditugu, baita modu telematikoan ere" esan du Canterok.