Aurten ere Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak Bilbao Open Housen parte hartuko du bere instalaziorik bitxienetako birekin: Unibertsitateko Sifon eta Etxebarriko ekaitz-andela. Biak asteburu honetan bisitatu ahal izango dira, baina aurretik izena eman beharko da. Bsita euskaraz zein gaztelaniaz egin ahal izateko eta 19 pertsonako taldekan egingo da.

Unibertsitateko Sifoia Ur Partzuergoaren saneamendu-planeko azpiegitura ikusgarri bat da, eta, bertatik, Bilboko eskuinaldeko hondakin-uren emari guztiak igaro daitezke, unibertsitatetik ezkerralderaino, Arte Ederren museoaren pareraino, gero Sestaoko araztegira(HUA) eramango dituen Galindo Parkearen tunel handira sartzeko. Aireztapen-sistema autonomoak ditu, eta, beraz, erraz igaro daiteke. Harrigarria bada ere, batez besteko tenperatura egonkorra egon ohi da bertan. Bestalde, gogoan izan behar dugu ez dela ibilbide erabat irisgarria, eskailera-atalak baitaude ibilbide osoan zehar.

Ibilbide gidatua Ur Partzuergoaren instalazio horretatik abiaraziko da, hau da, Botika Zaharra kalean dagoen eraikin nagusitik. Bisitariak Bilboko lurzorura jaitsi ahal izango dira, 26 metro sakon, eta 461,50 metroko tunel batetik ibili ahal izango dira. Tunel horren zati batzuk, hitzez hitz, itsasadarraren azpitik daude. Amaitzeko, gainazalera irtengo dira, Arte Ederren museotik gertu.

Bestalde, Etxebarriko ekaitz-andelak, 70.000 m3 inguruko bolumenarekin eta Nerbioi ibaiaren ondoan kokatutakoa, lau biltegi(depositu) bereizi ditu, eta Nerbioi-Ibaizabal hodi biltzailearen tuneletikbertatik betetzen dira, modu sekuentzialean. Haren funtzionamenduari esker,euria egiten duenean hodi biltzailetik zirkulatzen duen soberako emaria deribatu daiteke. Horrela, ekaitz-andelaren uretan behera kokatuta dagoen hodi biltzaileak erosotasun handiagoz funtziona dezake.

Gaur egun bizi dugun egoera berezia dela eta, Open House Bilbao ekimena egokitu, eta formatu berezi bat antolatuko da, non indarrean daudenosasun- eta prebentzio-neurriak beteko diren. Jardueran parte hartzeko, nahitaezkoa izango da aldez aurretik webgunean izena ematea (https://www.openhousebilbao.org/project/tanque-tormentas-etxebarri/ eta https://www.openhousebilbao.org/project/sifon-de-deusto/), bai eta maskara une oro eramatea ere.

Izena emateko epea zabalik da, eta aldez aurretik izena ematen ez dutenek ezinizango dute instalazioetara sartu. Bi egun horietan eskaini ditugun ordutegiak betetzen joango gara 18 pertsonako taldeak osatu arte. Parte-hartzaileekin batera gidari bat joango da, eta, bisita euskaraz zein gaztelaniaz egin ahal izango da.