Romo eta Areetako hiru ibilbidek badaukate jarrita Sinaleztapen Turistiko Adimendua DEAPIE sare barruan, Getxoko Udalak jakinarazi duenez. Guztira, 14 ibilbidek osatzen dute sare hau udalerriko arkitektura, kultura-paisaia, ondarea eta txokoak erakustea helburu duena. Gainera ibilbide guztiak erakutsiko dute 14 pertsonak Getxorekin lotura berezia daukatenak.

“Beste urrats bat da Getxo helmuga turistiko adimendun bihurtzeko. Ibilbide bakoitzak bisitatu beharreko "mugarri" batzuk biltzen ditu, bai eta geldialdi eta/edo atsedenaldietarako iradokizunak ere, pintxoak dastatzeko edo erosketak egiteko, komunikazio arin eta atseginarekin, mota guztietako jendearentzat, bai bertakoentzat, bai bisitarientzat. Horrela, udalerriko baliabide asko balioesten ditugu, txangoak bultzatzen ditugu eta bisitariak herriko toki desberdinetara eramatera animatzen ditugu", azaldu du Irantzu Uriarte Turismo zinegotziak.

Lehenengo seinaleak, pilotaje-fase baten barrukoak, Francisca Labroche, Evaristo Churruca eta Felipa Bustingorri protagonista dituzten DEAPIE ekimeneko hiru bidetan jartzen ari dira, 45 mugarri seinaleztatzeko, totem eta plaken bidez.

Ekimen horren osagarri gisa, interpretazio-mahaiak ere jarri dira azalpenekin, jende asko biltzen den lekuetan, hala nola Bizkaia Zubia plazan, Areetako Geltokia plazan, La Bola hondartzan, Portu Zaharrean eta Galea pasealekuan, Aixerrota ondoan.

Aipatutako ibilbideen gidoietarako sarbidea webgunean eskuragarri dagoen QR kode baten edo Inventrip app-aren bidez egin daiteke. Horrekin informazio geoerreferentziala jarraitu ahal izango da, mugikorraren eta/edo soluzio teknologikoen bidez. Inbertsioa, guztira, 70.500 €-koa da, eta horietatik 18.000€ Getxo Ekinez 2021 planekoak dira, COVID-19ren ondorio sozioekonomikoei aurre egiteko.