Bolatokia berreskuratu dute Markina-Xemeinen
3 Txirlo (MX3T) udalerriko elkartearen eskaerari erantzunez, "egitura sendoago bat egiteko apostua" egin du Udalak
Beharrezkoa zuen sendotzea, eta hala izan da. Markina-Xemeingo Udalak Uhagon kulturgunearen atzekaldean dagoen bolatokia berritu du. Izan ere, instalazioak kalte handiak jaso izan ditu azkenaldian, zeren "estalpea apurtu eta egurrezko egituran kalte handiak eragin zituen haizeak urte honen hasieran, bi aldiz". Bolatokia jada konponduta dago, eta "Markina-Xemeingo 3 Txirlo (MX3T) elkartearen eskaerari erantzuna emanez, egitura sendoago bat egiteko apostua egin du Udalak".
"Hala, egurrezko egitura berria jarri da, aurretik zegoen leku berberean. Guztira 20.635,42 euroko inbertsioa egin du" Markina-Xemeingo Udalak, jakinarazi duenez. Eta jada 3 Txirlo (MX3T) elkarteak badu berriz eremua erabilgarri. Azaldurtakoaren arabera, "egitura berria Markina-Xemeingo profesional batek landu du. Behin egitura finkatuta, udalbrigadak hainbat hobekuntza egin ditu bertan; besteak beste, barruko partean argiak jarri dira eta ikusleak partidak jarraitu ahal izateko eta besoak jarri ahal izateko egokitu da egitura". Horrez gain, bolatokia kokatzen den inguruko eremuko lurra landuko du udal-brigadak datozen egunetan, "Txirlo taldearekin batera".
Bola jokoa suspertea
Udalerriko bolariek osatzen duten Markina-Xemeingo 3 Txirlo taldeak eraiki zuen bolatoia, "2018an, Markina-Xemeinen bola jokoa suspertzeko bolatoki baten premia ikusita", Udaleko arduradunek adierazitakoaren arabera. "Geroztik hainbat tiraldi eta txapelketa egin izan dira bertan", besteak beste iragan diren urteetako Karmen jaietan, parte-hartze polita izan dutelarik antolatu dituzten txapelketetan.
Temas
Más en Bizkaia
-
Expovacaciones regresa al BEC con las alternativas de ocio más innovadoras: parapente, pintar con vino o Txotx Experience
-
¿Cuál es la única playa de Bizkaia que tiene bandera azul?
-
Petronor prevé invertir 167 millones de euros en sus proyectos de 2024
-
Enkarterri forma a desempleados para acompañar a mayores