BILBO. Koronabirusaren pandemia aurrera darrai Bizkaian. Bizkaiko Foru Aldundiak larunbat honetan, otsailak 20, ezagutzera emandako azkenengo datuen arabera, lurraldean mendekotasuna duten adineko pertsonentzako egoitzetako beste bi egoiliar hil egin dira azken orduetan koronabirusak jota. Denbora berean, beste 14 sendatu egin dira.

Otsailaren 19aren amaieran, Bizkaiko Lurralde Historikoan adinekoentzat baimenduta dauden 154 egoitzetan (guztira, 10.748 plaza), pertsona hauek zeuden koronabirusak jota, Gizarte Ekintza Saileko Ikuskapen eta Kontrol Zerbitzuak eskuragarri jarritako informazioaren arabera:

  • Positiboa baieztatua duten egoitzako erabiltzaileak: 1
  • Positiboa baieztatua duten egoitzako erabiltzaileak, ospitaleratuta daudenak: 2
  • Sendatu diren egoitzako erabiltzaileak (koronabirusan negatibo, aurretik positibo emanda): 3.204
  • Positiboa baieztatua duten egoitzako langileak: 35
  • Isolatuta dauden langileak (koronabirusa baieztatu gabe): 33

Gaur egun, 1 egoitzatan dago gaixotutako egoiliarrak: Fundación Miranda-Barakaldo (1).

Horrez gain, Birjinetxeko unitate soziosanitario espezializatuak, koronabirus bidezko infekzio-kasuak artatzeko, 2 adineko hartzen ditu. Egoitza-zentroen sarearen erabiltzaileak dira. Era berean, Unbeko unitate soziosanitario espelizatuak, koronabirus bidezko infekzio-kasuak artatzeko, 14 adineko hartzen ditu. Pertsona horietatik, 3 egoitza-zentroen sareko erabiltzaileak dira, eta 11 zaurtasun-egoeran dauden pertsonak.

Azken orduetan 14 egoitzako erabiltzaile sendatu dira (koronabirusan negatibo, aurretik positibo emanda).