Bizkaiko egoitzetako bi egoiliar hil dira koronabirusa dela eta
BILBO. Bizkaiko Foru Aldundiak larunbat honetan ezagutarazitako datuen arabera, beste bi egoiliar hil egin dira Bizkaiko egoitzetan koronabirusa dela eta.
Abenduaren 18aren amaieran, Bizkaiko Lurralde Historikoan adinekoentzat baimenduta dauden 154 egoitzetan (guztira, 10.748 plaza), pertsona hauek zeuden covid-19ak jota, Gizarte Ekintza Saileko Ikuskapen eta Kontrol Zerbitzuak eskuragarri jarritako informazioaren arabera:
- Positiboa baieztatua duten egoitzako erabiltzaileak: 120
- Positiboa baieztatua duten egoitzako erabiltzaileak, ospitaleratuta daudenak: 44
- Sendatu diren egoitzako erabiltzaileak (covid-19an negatibo, aurretik positibo emanda): 2.422
- Positiboa baieztatua duten egoitzako langileak: 119
- Isolatuta dauden langileak (covid-19a baieztatu gabe): 74
Gaur egun, 5 egoitzatan daude gaixotutako egoiliarrak: Txurdinagabarri-Bilbao (50), Bilbozar-Bilbao (40), Calabria-Forua (19), Loreak-Bilbao (6) y Sanfuentes- Abanto-Zierbena (5).
Horrez gain, Birjinetxeko unitate soziosanitario espezializatuak, koronabirus bidezko infekzio-kasuak artatzeko, 63 adineko hartzen ditu. Pertsona horietatik, 20 egoitza-zentroen sareko erabiltzaileak dira, eta 43 zaurtasun-egoeran dauden pertsonak, zeinak koarentenan dauden ospitaleratuta egon ondoren. Era berean, Unbeko unitate soziosanitario espelizatuak, koronabirus bidezko infekzio-kasuak artatzeko, 22 adineko hartzen ditu. Pertsona horietatik, 17 egoitza-zentroen sareko erabiltzaileak dira, eta 5 zaurtasun-egoeran dauden pertsonak.
Azken orduetan 28 egoitzako erabiltzaile sendatu dira (covid-19an negatibo, aurretik positibo emanda).
Temas
Más en Bizkaia
-
La casa de cultura de Forua seleccionada en el proyecto europeo SPHERE
-
Bilbao acoge este miércoles un foro europeo para analizar la crisis de la vivienda
-
Luz verde al Estudio de Viabilidad del soterramiento del tren en Punta Zorrotza
-
Bilbao arranca las obras para arreglar parte del muro del mirador de Artxanda