Covid-19a Bizkaian

Koronabirusak hildako bat utzi du Bizkaiko adineko pertsonentzako egoitzetan

10.12.2020 | 15:17

BILBO. Bizkaiko Foru Aldundiak ezagutzera emandako azken datuen arabera, koronabirusak hildako bat utzi du azken orduetan lurraldean mendekotasuna duten adineko pertsonentzako egoitza-sarean.

Abenduaren 9aren amaieran, Bizkaiko Lurralde Historikoan adinekoentzat baimenduta dauden 154 egoitzetan (guztira, 10.748 plaza), pertsona hauek zeuden covid-19ak jota, Gizarte Ekintza Saileko Ikuskapen eta Kontrol Zerbitzuak eskuragarri jarritako informazioaren arabera:

  • Positiboa baieztatua duten egoitzako erabiltzaileak: 85
  • Positiboa baieztatua duten egoitzako erabiltzaileak, ospitaleratuta daudenak: 31
  • Sendatu diren egoitzako erabiltzaileak (covid-19an negatibo, aurretik positibo emanda): 2.362
  • Positiboa baieztatua duten egoitzako langileak: 120
  • Isolatuta dauden langileak (covid-19a baieztatu gabe): 47

Gaur egun, 10 egoitzatan daude gaixotutako egoiliarrak: Eusebio Aldekoa-Zeberio (23), Txurdinagabarri-Bilbao (23), Calabria-Forua (11) Sanfuentes- Abanto-Zierbena (11), DomusVI Miraflores- Bilbao (2), Loreak-Bilbao (5), Vidalia Santutxu-Bilbao (5), Indautxu Gurena-Bilbao (3), Bilbozar-Bilbao (1) eta Oizpe-Munitibar (1).

Horrez gain, Birjinetxeko unitate soziosanitario espezializatuak, koronabirus bidezko infekzio-kasuak artatzeko, 68 adineko hartzen ditu. Pertsona horietatik, 23 egoitza-zentroen sareko erabiltzaileak dira, eta 45 zaurtasun-egoeran dauden pertsonak, zeinak koarentenan dauden ospitaleratuta egon ondoren. Era berean, Unbeko unitate soziosanitario espelizatuak, koronabirus bidezko infekzio-kasuak artatzeko, 23 adineko hartzen ditu. Pertsona horietatik, 7 egoitza-zentroen sareko erabiltzaileak dira, eta 16 zaurtasun-egoeran dauden pertsonak.

Gaur emandako datuen artean, Foruko Calabria egoitza-zentroko kide guztiei (26 erabiltzaile eta 26 profesional) egindako baheketaren emaitzen arabera, bada azken orduetan detektatutako foku berri bat. Hauek dira egindako proben emaitzak: zentroko solairu bereko 14 egoiliarrek dute covid-19a, eta horietatik bi ospitalera eraman dituzte sintomak izateagatik; pertsona bat Birjinetxeko unitate soziosanitario espezializatura eraman dute eta gainerakoak egoitzan daude sintomarik gabe. Profesionalen artean, 4 eman dute positibo.

Azken orduetan 24 egoitzako erabiltzaile sendatu dira (covid-19an negatibo, aurretik positibo emanda).

Bizkaiko Foru Aldundiko erantzun azkarreko taldeek kasu positiboen bila egunero PCR probak egiten jarraitzen dute, eta gaur prebentziozko baheketa egiten ari dira Lea-Artibai eskualdean. PCR probak adinekoen eta desgaitasuna duten pertsonen 11 zentro soziosanitariotako (egoitza-zentroak eta eguneko arretarako zentroak) 257 profesionali egingo zaizkie. Dispositibo berezi berri hau Markina-Xemeingo Atxondo kiroldegian dago. Herriko Udalak Foru Aldundiaren esku jarri da.

noticias de deia