Emakumeenganako indarkeria deuseztatzeko egunarekin bat egingo du Barakaldok
BARAKALDO. Urtero bezala, Barakaldoko Udalak bat egingo du datorren asteazkenean, azaroak 25, ospatuko den emakumeenganako indarkeria deuseztatzeko egunarekin.
Indarkeria matxistaren aurkako borrokan konprometiturik dagoen hiria da Barakaldo. 100.000 euroan handitu berri du Emakume Arloaren aurrekontua udalak, indarkeria matxistaren emakume biktimei arreta bermatzeko eta prebentzio neurriak eta berdintasunaren aldeko kanpainak egin ahal izateko Horietako bat da emakumeenganako Indarkeria Matxista Deuseztatzeko Nazioarteko Eguna, azaroaren 25ean ospatuko dena. Egun horretan, seinale berriak jarriko ditu udalak, Barakaldo indarkeria matxistarik gabeko hiria dela aldarrikatzeko.
Hiriaren sarbideetan -hirigunerakoa, Zuzentza Jauregian; San Bizenterakoa, dorreen gunean; Bagatzarakoa, San Eloyn eta Gurutzetarakoa, hango ospitalean - jarriko dituzte kolore moreko plaka berriak, `Barakaldo indarkeria matxistarik gabe' leloarekin. "Argi utzi nahi dugu hiri honetan ez dugula indarkeria matxistarik onartzen. Eta hala egin dugu, mezu positibo hori hiriko leku estrategikoetan jarriz, hala nola, Zuzentza Jaurregian eta hiriko ospitaleetan", adierazi du Rakel Olallak.
Ekimenarekin batera, hainbat jarduera prestatu dira, esate batera, autodefentsa feministako tailerrak, gazteentzako tailer batzuk, Isabel Bernal psikologoarekin online topaketa, dantza, antzerkia...
Horrez gainera, azaroaren 25ean bertan, udalerriko gazteek egindako bideo bat zabalduko da udal sareen bitartez, zeinetan, joan den astelehenean Emakume Arloaren informazio batzordeak onartutako adierazpen instituzionala irakurtzen ageri diren.
Temas
Más en Bizkaia
-
Igorre anima a participar en la espiral humana más larga de Euskal Herria a favor del euskera
-
Bizkaia bate su récord de participantes en las Jornadas Europeas del Patrimonio
-
Basauri camina y pedalea por una movilidad urbana más sostenible
-
Aburto destaca la seguridad, la vivienda, el turismo o la inmigración entre los principales "retos" de Bilbao