Ez da Bizkaiko egoitzetako erabiltzailerik hil azken orduetan
BILBO. Bizkaiko Foru Aldundiak ezagutarazitako azken datuen arabera, Bizkaian mendekotasuna duten pertsonentzako egoitza-zentroek ez dute hildakorik erregistratu koronabirusa dela eta azken orduetan.
Azaroaren 17aren amaieran, Bizkaiko Lurralde Historikoan adinekoentzat baimenduta dauden 155 egoitzetan (guztira, 10.748 plaza), pertsona hauek zeuden covid-19ak jota, Gizarte Ekintza Saileko Ikuskapen eta Kontrol Zerbitzuak eskuragarri jarritako informazioaren arabera:
- Positiboa baieztatua duten egoitzako erabiltzaileak: 109
- Positiboa baieztatua duten egoitzako erabiltzaileak, ospitaleratuta daudenak: 24
- Sendatu diren egoitzako erabiltzaileak (covid-19an negatibo, aurretik positibo emanda): 2.118
- Positiboa baieztatua duten egoitzako langileak: 107
- Isolatuta dauden langileak (covid-19a baieztatu gabe): 66
Gaur egun, 11 egoitzatan daude gaixotutako egoiliarrak: Anai Cantero II-Bilbao (20), Nuestra Señora de los Desamparados-Karrantza (17), Oizpe-Munitibar (20), Vitalitas Santa Teresa-Barakaldo (14), Olimpia-Bilbao (12), DomusVI Miraflores (11), Indautxu Gurena-Bilbao (7), Aspaldiko-Portugalete (2), Conde Aresti-Bilbao (2), Begoñako Ama-Bilbao (2) eta Joxe Miel Barandiaran-Durango (2).
Horrez gain, Birjinetxeko unitate soziosanitario espezializatuak, koronabirus bidezko infekzio-kasuak artatzeko, 95 adineko hartzen ditu. Pertsona horietatik, 42 egoitza-zentroen sareko erabiltzaileak dira, eta 53 zaurtasun-egoeran dauden pertsonak, zeinak koarentenan dauden ospitaleratuta egon ondoren. Era berean, Unbeko unitate soziosanitario espelizatuak, koronabirus bidezko infekzio-kasuak artatzeko, 25 adineko hartzen ditu. Pertsona horietatik, 7 egoitza-zentroen sareko erabiltzaileak dira, eta 18 zaurtasun-egoeran dauden pertsonak.
Azken orduetan 14 egoitzako erabiltzaile sendatu dira (covid-19an negatibo, aurretik positibo emanda).
Bizkaiko Foru Aldundiko erantzun azkarreko taldeak, kasu positiboen bila egunero PCR probak egiten jarraitzen dutenak, prebentziozko baheketa egiten ari dira asteazken honetan Mungialdean eta Txorierrin. Adinekoen eta desgaitasuna duten pertsonen 16 zentro soziosanitariotako (egoitza-zentroak eta eguneko arretarako zentroak) 570 profesional daude aipatuta. Gailu berezi berri hori Mungiako erakustazokan egongo da, Udalak Foru Aldundiaren esku utzi duen gunean.
Temas
Más en Bizkaia
-
Artifizio piroteknikak erabiltzeko gomendioak zabaldu dituzte Bizkaiko suhiltzaileek
-
Aldundiak 3,4 milioi euro bideratuko ditu hainbat eremutan euskara sustatzeko
-
Educación fusiona los dos centros públicos de Deusto redistribuyendo al alumnado
-
Un único acertante en Basauri gana más de un millón de euros en La Primitiva