Covid-19a Bizkaian

Koronabirusak ez du hildakorik utzi Bizkaiko egoitzetan

10.11.2020 | 19:58

BILBO. Bizkaiko Foru Aldundiak ezagutzera eman du lurraldean mendekotasuna duten pertsonentzako egoitza-zentroen sareko egoera. Azken orduetan ez da hildakorik egon Bizkaiko egoitzetan koronabirusa dela eta.

Azaroaren 9aren amaieran, Bizkaiko Lurralde Historikoan adinekoentzat baimenduta dauden 155 egoitzetan (guztira, 10.748 plaza), pertsona hauek zeuden covid-19ak jota, Gizarte Ekintza Saileko Ikuskapen eta Kontrol Zerbitzuak eskuragarri jarritako informazioaren arabera:

  • Positiboa baieztatua duten egoitzako erabiltzaileak: 58
  • Positiboa baieztatua duten egoitzako erabiltzaileak, ospitaleratuta daudenak: 14
  • Sendatu diren egoitzako erabiltzaileak (covid-19an negatibo, aurretik positibo emanda): 2.075
  • Positiboa baieztatua duten egoitzako langileak: 95
  • Isolatuta dauden langileak (covid-19a baieztatu gabe): 79

Gaur egun, 12 egoitzatan daude gaixotutako egoiliarrak: Oizpe-Munitibar (12), Vitalitas Santa Teresa-Barakaldo (10), Aspaldiko-Portugalete (8), Aitzea-Gamiz-Fika (7), Olimpia-Bilbao (7), Anai Cantero II-Bilbao (5), Begoñako Ama-Bilbao (3), Conde Aresti-Bilbao (2), Indautxu Gurena-Bilbao (1), Loiu Gurena- Loiu (1), Joxe Miel Barandiaran-Durango (1) eta Zorrozgoiti-Bilbao (1).

Horrez gain, Birjinetxeko unitate soziosanitario espezializatuak, koronabirus bidezko infekzio-kasuak artatzeko, 89 adineko hartzen ditu. Pertsona horietatik, 52 egoitza-zentroen sareko erabiltzaileak dira, eta 37 zaurtasun-egoeran dauden pertsonak, zeinak koarentenan dauden ospitaleratuta egon ondoren.

Era berean, Unbeko unitate soziosanitario espelizatuak, koronabirus bidezko infekzio-kasuak artatzeko, 26 adineko hartzen ditu. Pertsona horietatik, 6 egoitza-zentroen sareko erabiltzaileak dira, eta 20 zaurtasun-egoeran dauden pertsonak.

Azken orduetan 8 egoitzako erabiltzaile sendatu dira (covid-19an negatibo, aurretik positibo emanda).