Martxan da berriro Ermua Antzokiaren zinema-programazioa
ERMUA. Gaur, azaroak 5, osteguna, Ermua Antzokiko zinema-programazioa martxan jarri egin da berriro. Aste hasieran, arazo tekniko batzuek saioak bertan behera uztera behartu egin zuten, baina dagoeneko konpondu egin dituzte.
Etenaldia joan den larunbatean hasi zen, Falling filmaren aurreikusitako saioa baino lehentxeago, proiektatzeko makineriaren zerbitzarian matxura bat izan zelako. Filmaren hasierarako zerbitzu teknikoa izatea ezinezkoa zenez, konponketa igandean egitea erabaki zen.
Goizeko lehen ordutik, zerbitzu teknikoa lanean aritu zen 17:00etako haurrentzako zine saiora garaiz iritsi ahal izateko. Hala ere, hori ezinezkoa izan zen. Horregatik erabaki zen saio guztiak bertan behera uztea, astelehenekoak eta asteartekoak barne, hurrengo asteburutik aurrera programatutako filmak eskaini ahal izateko.
Gauzak horrela, aste honetarako aurreikusitako programazioa honakoa da:
- Osteguna 5: La candidata perfecta, 20:30ean
- Larunbata 7: Falling, 19:30ean
- Igandea 8: El arco mágico (haurrentzat) 17:00etan eta Rifkin's Festival 19:30ean
- Astelehena 9: Falling, 20:30ean
- Asteartea 10: Rifkin's Festival, 20:30ean
Aurreko asteburuko saioetarako sarrera aldez aurretik eskuratu dutenek saio berrietarako erabili ahal izango dute, eta urriko hileko bonoa ere azaroaren 10era arte izango da baliozkoa. Aldiz, aste honetako zine-klubeko saioa, La candidata perfecta filmarekin, ez dago bonuaren erabilerarekin lotuta.
Inguruabar horiek kontuan hartuta, azaroko bonoa martxan egongo da hil honen 12tik aurrera, eta 3 asteko programazioa izango du.
Kultura Sailak barkamena eskatu du egoera horrek guztiak eragindako eragozpenengatik, eta testuinguru berezi honetan programatutako jarduerez gozatzen jarraitzera animatu ditu herritarrak.
Temas
Más en Bizkaia
-
Mundaka estrena consultorio para blindar la atención médica de sus 1.650 vecinos
-
Los ceros en el examen de euskera de la PAU bajan de 76 a 11 en un tribunal de Bizkaia
-
Encuentran el cuerpo sin vida de un hombre de 78 años en Iurreta
-
“Nuestra labor ha contribuido a posicionar a Bilbao y Bizkaia como referentes en el mapa global del diseño emergente”