Ugaldeguren II-ko errepidea hobetuko du Zamudiok
Lanen helburua industria poligonoa ahalik eta egoera erakargarrienean mantentzea da
Zamudioko Udalak Ugaldeguren II industria poligonoko errepidean berrikuntza lanak egin ditu datozen asteetan. Denborak aurrera egitea eta bertatik egunero igarotzen diren auto eta kamioi guztien eragina dela eta, hainbat dira egoera okerrean dauden puntuak eta, hobekuntza lan hauen bitartez, herriko gobernuak industriagune hau egoera egokian manten-tzea bilatuko du. "Jarduera sorta honekin, poligonoa ahalik eta egoera onean mantentzea lortuko dugu, hauek osorik egoteko eta enpresentzako erakargarria izan ahal izteko. Modu honetan, Zamudioko jarduera ekonomikoari bultzada nabarmen bat eman diezaiokegu, bertoko enplegua eta herriko finantza sarreren handitzea lortuta", adierazi zuten herriko gobernutik, industriak bertan daukan garrantzia modu nabarmenean azpimarratuta.
Honetarako, hainbat izango dira datozen asteetan egingo diren jarduerak poligonoko errepidea egokitzeko, izan ere, 800 metroko errepide-sarea dago bertan, zazpi metroko eta bi norabideko zabalerarekin. Gainera, bi metroko zabalerako espaloiak ere baditu. Berrikuntzekin hasteko, Zamudioko Udalak kaltetuta dauden guneak asfaltatu eta fresatuko ditu eta, gainera, kaltetuta dauden espaloietako zintzurriak aldatuko ditu. Zoladuraren iraupena bermatzeko, hormigoizko lauza bat jarriko da eta, oinezkoentzako iagorbideetan, seinaleak eta ukimen-lauzak jarriko dituzte, hauen ikusgarritasuna eta oinezkoen segurtasuna modu nabarmenean hobetuta. Horrenbestez, behin lanak bukatuta, Ugaldeguren II industria poligonoko pertsona erbailtzaileek erosotasun osoz gidatu ahalko dute errepidea egoera bikainean egonda eta, bestalde, oinzekoek ere abantailak somatuko dituzte.
Temas
Más en Bizkaia
-
Bizkaia acelera para reforzar la base de una industria del cine en el territorio
-
“Los fondos de la UE son una oportunidad única de reforzar el sector audiovisual vizcaino”
-
Del camping al glamping, así se dispara el gasto en el BBK Live
-
El kit de supervivencia para tres días de fiesta en el Bilbao BBK Live