Koronabirusak hildako bat utzi du Bizkaiko egoitzetan
BILBO. Koronabirusaren pandemiaren bigarren agerraldia hasi zenetik bi egunean behin egin ohi duen moduan, Bizkaiko Foru Aldundiak ezagutzera eman zituen atzo, hilak 11, lurraldean mendekotasuna duten adineko pertsonentzako egoitza-sareko egoeraren berri eman zuen. Azken orduetan pertsona bat hil da koronabirusak jota.
Urriaren 10aren amaieran, Bizkaiko Lurralde Historikoan adinekoentzat baimenduta dauden 155 egoitzetan (guztira, 10.748 plaza), pertsona hauek zeuden koronabirusak jota, Gizarte Ekintza Saileko Ikuskapen eta Kontrol Zerbitzuak eskuragarri jarritako informazioaren arabera:
- Positiboa baieztatua duten egoitzako erabiltzaileak: 48
- Positiboa baieztatua duten egoitzako erabiltzaileak, ospitaleratuta daudenak: 16
- Sendatu diren egoitzako erabiltzaileak (koronabirusan negatibo, aurretik positibo emanda): 1.938
- Positiboa baieztatua duten egoitzako langileak: 67
- Isolatuta dauden langileak (koronabirusa baieztatu gabe): 54
Gaur egun, 6 egoitzatan daude gaixotutako egoiliarrak: Leioa Laguntza Zentroa-GUFE (32), Marcelo Gangoiti-Muskiz (6), Zuetxe-Bakio (4), Zorrozgoiti-Bilbao (3), DomusVI Miraflores-Bilbao (2) eta Albiz Santiago Llanos-Sestao (1).
Horrez gain, Birjinetxeko unitate soziosanitario espezializatuak, koronabirus bidezko infekzio-kasuak artatzeko, 48 adineko hartzen ditu. Pertsona horietatik, 28 egoitza-zentroen sareko erabiltzaileak dira, eta 20 zaurtasun-egoeran dauden pertsonak, zeinak koarentenan dauden ospitaleratuta egon ondoren.
Azken orduetan 13 egoitzako erabiltzaile sendatu dira (koronabirusan negatibo, aurretik positibo emanda).
Temas
Más en Bizkaia
-
BBK Live: todo lo que tienes que saber del evento musical más esperado del verano
-
Verano activo: El secreto de las colonias para fomentar el ocio y los hábitos saludables en Bilbao
-
Más de dos millones de personas visitaron San Mamés la pasada temporada
-
El Ayuntamiento de Bilbao colocará un nuevo baño público en Basurto y trabaja para instalar dos más