BILBO. Gizarte Ekintza Saileko Ikuskapen eta Kontrol Zerbitzuak Bizkaian adinekoentzat baimenduta dauden 155 egoitzetan dauden kasu positiboak ezagutarazi ditu. Hauek dira eskainitako datu ofizialak:

  • Positiboa baieztatua duten egoitzako erabiltzaileak: 55
  • Positiboa baieztatua duten egoitzako erabiltzaileak, ospitaleratuta daudenak: 9
  • Sendatu diren egoitzako erabiltzaileak (covid-19an negatibo, aurretik positibo emanda): 1.626
  • Positiboa baieztatua duten egoitzako langileak: 68
  • Isolatuta dauden langileak (covid-19a baieztatu gabe): 73

Gaur egun, hiru egoitzatan daude gaixotutako egoiliarrak: Truiuondo-Zamudio (26), IMQ Igurco Zorrozgoiti-Bilbao (28) eta Fundación Miranda (1).

Horrez gain, Birjinetxeko unitate soziosanitario espezializatuak, koronabirus bidezko infekzio-kasuak artatzeko, 77 adineko hartzen ditu. Pertsona horietatik, 59 egoitza-zentroen sareko erabiltzaileak dira, eta 18 zaurtasun-egoeran dauden pertsonak, zeinak koarentenan dauden ospitaleratuta egon ondoren.

Atzoko itxierari dagozkion egoitza positiboetako erabiltzaileen datuei azken orduetan antzemandako agerraldi berri bat gehitu behar zaie. Barrikako Elorduy egoitzan dago. Ospitaleratuta zeuden bi egoiliar positibo eman ondoren, zentroaren baheketa osoa egin da (67 erabiltzaile eta 39 profesional). Gaur goizean ezagutu diren proben emaitza positiboa izan da: 31 erabiltzaile positibo izan dira, eta horietatik 27 sintomarik gabe daude. Profesionalei egindako probei dagokienez, 4 positiboak izan dira, eta egindako beste frogen emaitzen zain gaudelarik.

Halaber, azken orduetan bi pertsona hil dira covid-19rekin, bigarren olatu honetako lehen heriotzak dira. Horietako bat ospitalean zegoen, eta bestea Birjinetxeko unitate soziosanitario espezializatura bideratu zuten. Adineko bi pertsonek patologia larriak zituzten aurretik.