BILBO. Estatuko eta nazioarteko musika industriaren protagonista nagusiak BIME PRO azoka profesionalean bilduko dira (urriaren 30etik azaroaren 1era). BIME CITY (urriak 30 eta 31) izango da etorkizuneko kartelburuen tranpolina hiriko 11 aretotan sarrera librea izango duten kontzertuekin, eta BIME LIVEk (azaroak 1 eta 2), udazkeneko jaialdirik handienak, gaur egungo artista aukeratuenak, hartuko ditu.

BIME PRO

Hiru jardunalditan zehar, urriaren 30etik azaroaren 1era, BIME PRO sormenaren eta networkingaren gune bihurtuko da; bertan azken joerak azalduko dira, uneak partekatuko dira eta musikaren industriari buruzko iritziak trukatuko dira. Musikaren industriarako eta kulturaren eta sormenaren industrietarako nazioarteko topagune gisa jardunez, BIME PRO Europako eta Latinoamerikako musikaren profesionalen topagune bihurtu da.

BIME PROk networking aukerak eskaintzen ditu speedmeeting-en, lan-arloen eta musikaren negozioan garrantzitsuak diren agenteen eskutik, hala nola Matthew Knowles (magnate musikala, manager ohia eta Beyonceren aita), Scott Cohen (The Orchard-en sortzaile-kidea eta Warner Music Group-eko Chief Innovation Officer-a), Rozalen (artista), Joe Rudge (Silent Partners agentziako CEO eta Music Supervisor aintzatetsia), Amelia Hartley (Endemol Shine UK-ko musika zuzendaria eta Black Mirror edo Peaky Blinders bezalako telesailetako musika ikuskatzailea), Alfonso Lanza (Primavera Soundeko zuzendarikidea), Domingo Olivo de Miguel (SONY Music Españako marketin zuzendaria), Tom Windish (booking-eko agente beteranoa Paradigm Talent Agency-n) edo Mike Cave (ekoizlea eta Elvis Costello edo Bob Dylan-en soinu-ingeniaria ), besteak beste.

Industriaren preskriptore gisa jardunez, 70 hitzaldi, mahai-inguru, ponentzia eta tailer baino gehiago barne hartzen dituen programa batekin, eta nazioarteko eta estatuko ia 200 hizlari musikaren panorama nazioartekoan era estatukoan ezinbestekoak diren pertsonaiekin bilduz BIME PRO ekitaldiak musikaren industriaren adar eta alderdi desberdinak estaltzen dituzten gaiak biltzen ditu, besteak beste jasangarritasuna, ikus-entzunezkoak, finantzaketa edo musika-ekoizpena.

BIME PROk Espainiako Musikaren Federazioa eratzeko ekitaldia hartuko du. Erakunde horrek hainbat erakunde sektorial bilduko ditu lehen aldiz esparru bakarrean, eta ahots bakarrarekin ordezkatuko ditu artistak, egileak, sustatzaileak, editoreak, diskoetxeak eta kudeaketa-sozietateak, sektorearen interes kolektiboak sustatzeko. Besteak beste, 'Mezenasgo formen aldaketa gure herrian', 'Egile-eskubideen eta jabetza intelektualaren kudeaketaren egungo erronkak Europan' edo 'Plataforma digitalen kontsumo-metodo ezberdinak' hitzaldiak bezalakoak eskainiko ditu, baita argazkilaritza, bideojokoak eta musika-ekoizpena bezalako sektoreak atzematen dituzten tailer praktikoak ere.

BIME PRO, gainera, hainbat jarduera bereziren bidez sostengatzen da. Jarduera horien buru da jaialdien eta zuzeneko musikaren sektoreko profesional guztientzako topagunea, BIME PRO FESTS (aurten bere marka hautsi duena 300 jaialdi baino gehiagorekin); musikaren munduan sartu nahi dutenentzako prestakuntza aurreratuko ikastaroa eta profesionalentzako prestakuntza praktikoa, tailer eta masterklaseen bidez, BIME PRO CAMPUS; Kulturaren eta sormenaren industrietako ekintzaile eta enpresaburu gazteei zuzendutako bere programa, BIME PRO STARTUP!; edo egungo espainierazko musikarako erreferentziazko topaketaren estreinaldia, maila globalean gehien hedatzen ari den unean, Latinoamerikako, Portugalgo eta Espainiako musika-konferentzia nagusiak biltzen dituen AMCS (Atlantic Music Conferences Symposium) programarekin.

Aurtengo edizioko beste berrikuntza nagusietako bat BIME PROren esparruan hornitzaileen azoka bat sartzea da. Tamaina guztietako ekitaldietan irtenbideak ematen dituzten teknikari, zerbitzu-enpresa eta profesionalentzat sortu da BIME TECH. Sektorean urteak daramatzaten pertsona horiei guztiei lekua egiteko gune bat, bai eta sektorean sartu nahi dutenentzat ere. Hitzaldiak eta solasaldiak aditu onenekin, berrikuntzarekin eta negozio aukera askorekin.

BIME CITY

BIME PRO BEC!en mugetatik kanpo ere zabaltzen da Bilbo hiri osoan, BIME CITYri esker (urriak 30 eta 31). Ia 50 kontzertutarako sarrera librea duen programazioa da, eta hiriko areto onenetara gerturatzen du gorabidean den panorama nazionalaren eta nazioartekoaren alderdirik interesgarriena. Edizio honetako berrikuntza gisa, jarduera osagarriak gehitu dira, besteak beste familia programazioa azaroaren 1eko goizean Azkuna Zentroan; errealitate birtualeko erakusketa Someone artistaren eskutik Basqueryn eta la Habitación Rojaren 'In the Middle of Norway' dokumentalaren proiekzioa eta horrekin batera Bilborocken egingo den kontzertu akustikoa.

BIME LIVE

BIME LIVE, zalantzarik gabe, azaroko zubirako plan perfektua da soinu garaikideen zaleentzat. Bost eszenatokirekin, udazkeneko 'indoor' jaialdi handienak BEC!era ekarriko ditu, azaroaren 1ean eta 2an, musikaren historian orrialde bat duten egungo artisten zuzeneko emanaldiak, hala nola Jamiroquai ikono musikala, zuzeneko gogoangarri bat eskaini eta 14 urtera Euskadira itzultzen dena; Foals, bere hamar urteko ibilbidea errepasatuz eta bere disko berri eta txalotua aurkeztuz; Kraftwerk alemaniarrak, elektronikaren aitzindariak, 3Dko muntaia ikusgarriarekin munduko arte garaikideko museo nagusienetan izan direnak; Brittany Howard, Alabama Shakes-eko abeslari eta liderra, soulez beteriko disko sakon batekin; edo Floating Points, elektronika abangoardistarena gustatzen zaienentzako ezinbestekoa

BIME LIVEren programazio zainduak, gainera, hiru eszenatoki tematiko ditu: Antzerkia intimista, eta bertan Amaia bertsatila nabarmentzen da, bere ibilbide musikalean aro berri bati hasiera emanez; edo Michael Kiwanuka, bere 'Cold Little Heart' abestia 'Big Little Lies' telesailaren goiburuan entzuten denetik gora egin duen distantzia luzeetako korrikalaria; Gaua agertokia, edena elektronikaren eta dantzaren zaleentzat; bertan saioak eskainiko dituzte Helena Hauff-ek, gaur egungo ekoizle garrantzitsuenetako batek; bertan izango da, halaber, Daphni (aka Caribou), dantzaren jeinu kanadarra; eta, azkenik, Goxo agertokia, trap, R & B, hip hop, dancehall eta reggaeton klub txiki bat jaialdi handi baten barruan, traparen etiketa gainditzen duen Kaydy Cain artista urbanoaren neurriko figurekin, edo Coucou Chloe ekoizle, abeslari eta DJ frantziarrarekin, New Yorkeko Modaren Asteko pasarelan agertu zirenean ospetsu bihurtu ziren bete gaiekin.

Dagoeneko iragarrita dauden artistei dagokienez, Enric Montefusco ere bertan izango da, Europako bira bertan behera utzi duen Phantogram taldearen emanaldia aurreikusita zegoen ordutegi berean.

Metroaren zerbitzu berezia

Metro Bilbaok zerbitzu bereziak eskainiko ditu ostiral eta larunbat gauean kontzertuetara joaten direnei etxera itzultzea errazteko. Ostiral eta larunbatean Metroak gau osoan emango du zerbitzua. Maiztasunak Metro Bilbaoren webgunean kontsultatu ahal izango dira, "Hurrengo trenak" atalean.

Cashless by Tuenti

BIME gertaera cashless izango da Tuenti zuntz eta mugikorreko operadorearen eskutik. Bertaratzen direnek eskumuturreko adimentsu bat izango dute eta Tuentekin, moneta birtualarekin, kargatu ahal izango dute. Esparruan egin daitezkeen ordainketa guztiak (janaria, edaria eta merchandisinga) eskumuturreko kolpeka egingo dira eskumuturreko horri esker. Kargatzea aldez aurretik egin daiteke webgunearen eta BIMEren apparen bidez; horrela, soberako zenbatekoa automatikoki eta komisiorik gabe itzuliko da, edo eskuz BECe!ko postuetan; kasu horretan, kontsumitu gabeko zenbatekoa itzultzeko eskatu beharko da esparrutik irten aurretik.

Erronka Garbia

2019an, BIME LIVEk iraunkortasunarekiko konpromisoa berretsi du berriz ere, ingurumenaren gaineko inpaktua ahalik eta gehien murrizteko zenbait ekintzarekin. Jaialdiak Erronka Garbia ziurtagiri ospetsua du, Ihobe ingurumen kudeaketarako elkartearen bidez, Eusko Jaurlaritzak sortutako zigilua. Ekintzak berotegi-efektuko gasen isurketak murriztera bideratuta daude, mugikortasun jasangarria sustatuz, energiaren kontsumoa murrizteko ekipo eraginkorrak erabiliz eta hondakinak sailkatzeko edukiontziak bertaratzen direnen zerbitzura jarriz, gaikako bilketa ziurtatzeko. Gainera, plastikozko edalontzi berrerabilgarriak egongo dira eskuragarri, ahalik eta plastiko gutxien kontsumitzeko helburuarekin.

Beste urte batez, babesle guztiei eskerrak eman nahi dizkie jaialdiak. Horiek parte hartu ezean, ezin izango ziren helburuak lortu edizio berri honetan, garapenari eta hazkundeari dagokienez.