Auzo-taxi zerbitzuaren laguntzak, kobratzeke
Iaztik ordaindu gabe ziren dirulaguntzak pagatzeko erabakia hartu dute Bermeon
Bermeo - Osoko Bilkura ospatu zuten atzokoan Bermeon, eta besteak beste, “auzo-taxi zerbitzua eskaintzen duten taxilariei atzeratutako fakturak ordaintzeko erabakia hartu” zuten. Udaleko bozeramaileek zehaztutakoaren arabera, “2018tik zenbait dirulaguntza eman gabe zeuden eta erabaki honi esker, zerbitzu honek aurrera jarraituko du 2019an ere”.
Auzo-taxi deritzon zerbitzua “Bermeoko baserri-auzoetan bizi diren biztanleak laguntzeko sortu zen”. Honela, gaur egun, Agirre, Almika, Arane, Arronategi, Artika, Demiku, Gibelortzaga, Kurtzio, Mañu, San Andres eta San Miguel bizi diren herritarrek erabiletzen dute, “betiere aurretik zehaztutako prozedura errespetatuz, aukera dute taxi bat eskatzeko”.
erabakia Bada, taxi zerbitzua bukatutakoan, “%35a besterik ez dute ordaindu behar” herritarrek. Udalaren gain gera-tzen da gainontzeko kopurua, dirulaguntza bidez ordaintzen dutena. Baina, “2018tik laguntza hauetako batzuk ordaindu gabe” zeudela eta,erabaki garrantzi-tsua hartu zuen atzokoan, Udalaren administrazio-prozedurak hala eskatuta: “atzeratutako laguntzak ordaintzea eta eta aurtengoak bermatzea”. - DEIA
Más en Bizkaia
-
El acceso a la Zona de Bajas Emisiones de Bilbao no requerirá la pegatina ambiental
-
Todos los conciertos de Hirian: 18 artistas actuarán gratis en Rekalde
-
Bilbao abre las inscripciones para las colonias de verano este miércoles
-
Expovacaciones regresa al BEC con las alternativas de ocio más innovadoras: parapente, pintar con vino o Txotx Experience