Euskal antzerkigintzaren plaza izango da Lekeitio
Emanaldiak, solasaldiak eta tailerrak dakartza gaurtik eta igandera arte aurten jaio berri den Ertzak egitasmoak
Lekeitio - Euskaraz egiten den teatroa “anitza da eta geruza ugaritan bana daiteke”, baina beharrezkoa ere badu sarea eratzea. Argudio honi tiraka, Lekeitio antzerkigintzaren erdigune bilakatuko da asteburu honetan, Ertzak egitasmoaren eskutik. Aurten udalerrian egingo den Ibilialdiaren aterpean, eta Muntu Antzerki Taldea anfitrioi izanik, gaurtik eta igandera arte zazpi an-tzerki obra, bi tailer eta mahai-inguru bat izango dira.
“Euskal Herrian aritzen diren taldeen arteko lankidetza sustatu nahi dugu. Antzerki zirkuitu konbentzionaletatik kanpo bizi dutenentzako harremanak egiteko sareen falta badago Euskal Herrian, eta horretara goaz”. Hala dio proiektuko arduradun nagusi den Xabier Arratek. Hitzordua anitzak izango dira, emanaldiei dagokionez, eta baita eszenatokiak ere, nahiz eta saio gehienak Ikasgarri aretoan izango diren. Donostiako Ion Martinez Txiki bakarlaria, Pasaiako Hamaika buelta antzerki taldea, Lesakako Mairu, Tolosako Katiuska, Ze Onda kponainia eta Durangoko Karrika arituko dura, Muntuz gain, oholtza gainean. Ordutegiak www.ertzak.euswebgunean dira ikusgai. - I. F.
Más en Bizkaia
-
Nuevo vuelo Bilbao-Praga con Smartwings: 5 claves que debes conocer, según un experto de viajes low cost
-
Primeros en canjear las pulseras del Bilbao BBK Live: "Es la tercera vez que venimos y vamos a seguir repitiendo todos los años"
-
El Athletic se medirá a la Ponferradina en el centenario del Amorebieta
-
Arrigorriaga reparte botellines para limpiar los orines de los perros