Síguenos en redes sociales:

Santutxuko pertsona alkoholiko errehabilitatuen elkarteak antolatutako “Alkohola eta Bizitza” eguna ospatuko dute larunbatean

Bilboko Udala bertaratuko da eta topaketak ateak irekita izango ditu nahi duenak joan dezan

Santutxuko pertsona alkoholiko errehabilitatuen elkarteak antolatutako “Alkohola eta Bizitza” eguna ospatuko dute larunbateanFoto: Borja Guerrero

BILBO. Santutxuko pertsona alkoholiko errehabilitatuen elkarteak antolatutako “Alkohola eta Bizitza” eguna ospatuko dute larunbatean, azaroak 10. Bilboko Udalaren Osasun eta Kontsumo Saila laguntzaila bertaratuko da, izan ere, topaketak ateak irekita izango ditu nahi duenak joan dezan. Goizeko 10:00etatik aurrera, kolektiboak Juan Gisasola kaleko 7. zenbakian daukan egoitzan ospatuko da.

Sentikortzeko egun bat izango da, ateak irekita izango dituena, gogoeta egiteko alkoholaz eta alkoholak pertsonei, familiei eta gizarteari dakarzkien ondorioez. Pertsona guztientzat izango da, bereziki alkoholaren adikzioak erasan dituen pertsonentzat eta haien senideentzat, elkarri laguntzeko taldeetan bere oneratzen ari direnentzat. Halaber, Bilboko baliabide batzuetan eta besteetan adikzioetatik bere oneratzeko eta gizarteratzeko prozesuetan ari diren kolektiboentzat, eta adikzioarekiko pertsonen gizarteratzeko prozesuetan parte hartzen duten erakundeetako eta Bilboko baliabideetako profesional-talde eta boluntarioentzat.

Santutxuko elkarte anfitrioia larunbatero biltzen da, abstinentzia egiteko eta alkoholik gabe bizitzen ikasteko. Elkarri entzuteko eta aditzeko gune bat eskaintzen dute, elkarri lagun egiteko eta babes emateko, errehabilitazioa ikuskatzeko, elkarri laguntzeko taldeetan biltzeko, formazio eta aisialdiko lantegitarako, eta abar.

Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Saileko zinegotzi-ordezkari Yolanda Díezek oso aintzat hartzen du kolektiboak betetzen duen lana, eta bere babesa eskaintzen die. “Zuen borondatearekin eta laguntzarekin, pertsona askori laguntzen diezue alkoholarekiko mendekotasunetik ateratzen. Besteari entzuteko eta aditzeko jarrerarekin eta zuen laguntzarekin.... Honelako egunetan, problematika bat ekartzen da agerira, eta desafio bat jartzen zaigu aurrean, gizarte guztiak aurre egin behar diona salbuespenik gabe. Ez dugu geure burua ezkutatu behar”.