Ibilgailuen abiadura kontrolatzeko kanpaina egingo da Bilbon
BILBO. Modu honetan, udaltzaingoak egunero batez beste lau kontrol egingo ditu kanpainaren zazpi egunetan zehar, hirian baimendutako abiadura zenbat ibilgailuk gainditzen duten ikusteko.
Era berean, radarretan ezarritako muga gainditzen dutenak salatuko dituzte. Kasu batzuetan, unean bertan emango diote arau hausleari muga gainditzearen berri, kanpaina dibulgatzailea izateagatik eta gidariek erantzukizuna hartzearren; besteetan, aldiz, jakinarazpena etxean jasoko dute.
Bestalde, Bilboko Udaltzaingoko Koordinazio eta Trafiko Sailak jasotako datu guztiak taula batzuetan sartuko dira, estatistikak egite aldera, eta datuak horretarako aurrez ezarritako adierazle batzuetara egokituko dira.
Ibilgailuen abiadura kontrolatzeko lau kanpaina egin ziren iaz, eta kontrolatutako 507.269 ibilgailuetatik 1.243 salatu zituen udaltzaingoak, hau da, guztien %0,25. Kanpaina honetan ere kontrolak goizez eta arratsaldez jarriko dira Bilboko zirkulazio sarean, kokapena dela-eta gidarien segurtasunaren ikuspegitik arriskutsuak gerta daitezkeen lekuetan.
Más en Bizkaia
-
Un rodaje ocupará un carril de circulación y el aparcamiento en una calle de Bilbao
-
Incomunican a una opositora a policía todo un día por su religión y hace el examen de noche
-
Del paraguas al abanico: así será el tiempo en Bizkaia esta semana
-
Ideas valientes e impacto local: así será la nueva edición metropolitana de 'The Bay Awards'