BILBO. Atxuritik Casillara 15 minuturo izaten diren zirkulazioez gain, Pio Barojatik Ospitalera irtengo diren hiru zerbitzu berezi izango dira 17:14an, 17:29an eta 17:59an, eta beste bat Atxuritik Ospitalera 17:36an.
Neurketa bukatuta irteera modu egokian egiteko, 20:00etatik 20:20ra bitartean, gutxi gorabehera, zerbitzuaren mozketa partziala egingo da Casilla eta Euskalduna artean, eta, behin mozketa bukatuta, Atxurirako eta Casillarako tranbiaren zirkulazio bereziak martxan jarriko dira.
Partidaren ondoren San Mamesetik hurbil dauden geralekuetan pilaketak ekiditeko, Euskotrenek Euskaldunako geralekura joatea aholkatzen du, geraleku horretatik tranbiaren zerbitzu bereziak irteten dira. Unitate hauek geralekuetan egongo diren pertsona guztiak eramateko beharrezko lekuak eskainiko dituzte.
Bilboko tranbiarako sarrera errazagoa eta azkarragoa izan dadin, Euskotrenek ordaintzerakoan Barik erabiltzailea gomendatzen du. Informazio gehiago lortzeko, 902 543 210 telefono zenbakia, www.euskotren.eus webgunea eta @euskotrenEJGV Twitter gunea erabili daitezke.