Síguenos en redes sociales:

Olentzero Bilbora helduko da asteartean

Olentzero Bilbora helduko da astearteanDeia

BILBAO. Kalejira arratsaldeko 18.30etan hasiko da Moyua Plazan, Carlton hotelaren sarreraren ondoan. Ondoren, Kale Nagusia zeharkatuko du bilbotarrak agurtuz. Hortik aurrera, plaza Biribila, Arriaga plaza eta Nafarroa kaletik pasatuko da. Aurten kalejira aurreko urteetan baino luzeagoa izango da Olentzero Moyua Plazatik Pottokan azalduko da.

Olentzero, Mari Domingi eta Basajaun zurezko egitura magikoetan agertuko dira: Pottoka, Oka eta Trizikoan (azken hau, opariz betea). Tiobibo ederra ere kalejiraren parte izango da.Horiekin batera, eta kalejira eta ikuskizuna errealitate bihurtzeko, 80 artista, 30 teknikari eta logistika langile inguru bertan izango direla.

Galtzagorriek kolorea eta mugimendua emango diote kalejirari eta argizko bengalak eta titaniozko hornigailuak erabiliko dituzte kalejira argitsu bat lortzeko. Hiru egitura laguntzaile egongo dira argia eman dezaten. Olentzerorekin joango diren pertsonaia guztiak kalejira ikusten duen jendea agurtzen joango dira.

Galtzagorri batzuk kalejiran zehar umeen eskutitzak jasoko dituzte.

Zanpantzar, erraldoi, trikitilari eta beste hainbat musikariek euskal musika-tresnez Arriaga Antzokirako bidea girotuko dute.

Behin bertara helduta, zapiak eta laurden inguruan, Olentzeroren musika taldeak 30 minutuko ikuskizuna eskainiko du.

Ikuskizuna Olentzero eta Mari domingiren gabonetako agurrarekin amaitu ostean, plazan bertan dauden umeekin batera gabon kantak abestuko dituzte (Olentzero, Horra Mari Domingi ,..) Bilboko Udaleko Jaietako Sailak Arriaga Plazaren ondoan pantaila erraldoia jarriko du plazara hurbiltzen diren pertsona guztiek bertan gertatzen den guztiaz goza dezaten.

Olentzerok Arriagako balkoitik agurra egiteko orduan, zeinu bidezko hizkeraren interpretea egongo da. Abenduaren 24 an, Olentzerok umeei egingo dien harrera egunean, entzumen arazoak dituzten haurrentzat, zeinu bidezko hizkeraren interpretea egongo da Arriaga Antzoki barruko eskaileren eskuinean.