Hamaika ekitaldi jendetsu antolatu duen Zazpi Kaleetako Elkarteak asuntoaz jakin bezain laster sukaldariari laguntzea erabaki zuen. Eta Gora Rusia! garraziaz laguntzaileak lortu dituzte ametsa egia bihurtzeko. Kalitatea Fundazioak 400 kilo Euskal Okela dohaintza emango du, Caritas Bizkaiak anoen banaketaz arduratuko da. Amstelek garagardoa oparituko du edateko eta Errioxa Arabako Lapuebla de Labarcak, berriz, urteko ardoa ekarriko du. David de Jorgek lan egiten duen telebista ETBek ere ekintzaren laguntzailea da.

Hanburgesak sekulako neurriak izango ditu: 15 metro karratuko azalera, 400 kiloko pisua eta 2’5 zentimetroko lodiera. Kalitatea Fundazioak ipiniko du okela, Euskal Okela, bere kalitatea bermatuz. Areatzara Urkaiko kooperatibaren hiltegi homologatutik kamioi hozkailu batek ekarriko du hutsean ontziratuta eta modu egokian apailatuta. David de Jorgek gutxienez 4.000 anoa atera nahi du. Anoak ogi puska banarekin salduko dira euro bateko prezioan. Ateratako diru guztia Caritas Bizkaiarentzat izango da. Erakunde honen boluntarioek anoak prestatu eta banatuko dituzte. Ikaragarrizko bazkaritzar solidarioa ekainaren 18an, larunbata, goizeko 12:00etatik aurrera prestatuko da. Ordu bat beranduago, eguerdiko 13:00etan, pintxoen banaketa hasiko da.

Hanburgesa erraldoia egitea ez da zeregin erraza izango. Izan ere, haragia behar den moduan prestatzeko neurrirako eginda parrilla herdoilgaitz bat eraiki da. Bere neurriak 5 metroko luzera, 3 metroko zabalera eta 600 kiloko pisua. Parrillaren azpian txasis jasogailu bat ipiniko da txingarrak pizteko zorua ukitzeke. Parrilla Areatzaraino eramateko kamio bat erabiliko da eta okela bi aldetatik egin dezan bira emateko garabi-beso bat beharko da. Hau bai ikuskizuna hanburgesa honen prestakuntza David de Jorgeren eskutik pasealekura hurbilduko den jendearen gozamenerako.

OROITZAPENEZKO PORROIAK

Jai giroan murgilduko da Areatza egun horretan. Eta edateko aukera zabala ez da falta izango. Kalitatea Fundazioak emandako Eusko Label sagardoa, Amstel oparitutako alkoholdun eta alkoholik gabeko garagardoa, Lapuebla de Labarkatik ekarritako urteko ardoa eta ura edan ahal izango dute bildutakoek.Hanburgesa milaka pintxoren eta edarien banaketa ticketen bidez egingo da.

Areatzan jarriko den tiket salmentarako postu batean salduko dira txartelak.Bai garagardoa bai ardoa porroian aterako dira. Porroi bete baten prezioa 3 €ko izango da. Porroiak egun honetarako espresuki egin dira eta ekitaldiaren oroitzapenezko irudi batekin apainduta daude. Zazpi Kaleetako Merkatarien Elkarteak astelehena 13tik aurrera hainbat flyer banatuko ditu elkarturiko denda eta tabernen artean.

Edozein preziotako erosketa bat egiteagatik flyer bat emango zaio bezeroari. Flyer horrekin eta erosketaren tiketarekin txartel salmentarako postura hurbilduko diren lehenengo 1.200 lagunek porroi bana lortuko dute. Soberako porroiak egotekotan ekainaren 18an bertan salgai egongo dira 4 euroko prezioan. Sagardoak, aldiz, euro bateko prezioa izango du eta ura doanik emango da, batez ere umeengan pentsatuz.