Basurtuko Lezeaga kalea berrasfaltatu du Udalak
Jarduketa bidearen tarte bitan egin da, zoruaren egoera hobetzeko eta zirkulazioaren segurtasuna eta erosotasuna indartzeko
Bilboko Udalak 268.356 euroko aurrekontua bideratu du Basurtu auzoko Lezeaga kalea berrasfaltatzeko. Lan horien helburua galtzadaren egoera hobetzea eta ibilgailuen zein oinezkoen segurtasuna handitzea da.
Jarduketa auzoaren goiko aldean dagoen kale horren tarte bitan egin da eta zorua osorik berritzeko aukera eman du. Zoruak higadura handia zeukan, erabileraren eta denboraren joanaren ondorioz.
Zehazki, lan hauek egin dira: lehendik zegoen zoladura fresatu, aglomeratu asfaltikozko geruza berri bat zabaldu, kutxatilak goratu eta kotan jarri, ertz-erretena jarri eta jarduketa-eremuan seinale horizontalak berritu.
Era berean, garbiketa-lanak eta azken erremateak egin dira, jarduketa behar den moduan amaitzen dela eta hiri-ingurunea oro har hobetzen dela bermatzeko.
Lanak egin bitartean, Udalak ibilgailuen zirkulazioa mantendu du txandakako zirkulazioaren bidez, eta, horrela, auzokoei, bizilagunei eta bide-erabiltzaileei ahalik eta kalte gutxien eragitea lortu du.
InfoBilbao berria
Bestalde, Bilboko Udalak InfoBilbao liburuxka berezi bat argitaratu du, Errekaldeko Barrutian aurreikusitako hiri-hobekuntzako proiektu nagusietako biri buruzkoa: Artazubekoa etxaldeko irisgarritasuna hobetzeko jarduketa eta Kirikiño plazaren birmoldaketa integrala.
Argitalpenaren 24.000 ale inprimatu dira, eta gaur bertan hasi dira barrutiko etxeetako postontzietan banatzen; udal-ekipamenduetan ere egongo da eskuragarri.
Horren bidez, Udalak gaur egun lizitazio-prozesuan dauden bi esku-hartzeei buruzko informazioa helarazi nahi die bizilagunei, bai eta inguruko bizi-kalitateari eta irisgarritasunari ekarriko dizkion onurak ezagutaraztea ere.
Alde batetik, liburuxkak Artazubekoa etxaldean irisgarritasuna hobetzeko proiektuaren xehetasunak jasotzen ditu. Proiektua maiatzaren 13an aurkeztu zen. Jarduketa horren helburuak dira eremu horretan oinezkoen joan-etorriak erraztea eta arkitektura-oztopoak kentzea.
Era berean, Kirikiño plazaren eraldaketaren berri ere ematen du (apirilaren 22an aurkeztu zen). Esku-hartze horri esker, espazio publiko hori berritu ahal izango da, irisgarriagoa, erosoagoa eta herritarren egungo beharretara egokitua izan dadin.
Proiektu bi horietan, Udalak ia 5 milioi euro inbertituko ditu (2,8 milioikoa da Kirikiño plazaren lizitazio-aurrekontua, eta Artazubekoa etxaldekoa, berriz, 2 milioi baino zertxobait gehiagokoa).
Temas
Más en Bilbao
-
Los tesoros sobre ruedas que guarda Bizkaia: desde un coche de Hollywood a una ambulancia de 1963
-
La creación artística se hace fuerte en BilbaoArte
-
Cuando el verano se vive entre reponer comida y encajar carros de la compra
-
Así transcurre el verano entre cafés, cañas y clientes para los jóvenes que trabajan en los bares