Datorren asteazkenean, apirilaren 29an, 'Gaurkotasunarekin topaketak' zikloaren barruan antolatutako hitzaldi berri bat jasoko du Bidebarrieta Kulturguneak, 'Mundua mugitzen duten indarrak' izenekoa. Ekitaldia 19:00etan hasiko da eta sarrera erabat doakoa izango da leku guztiak bete artea. Joan ezin izatekotan, streaming bidez emango da baita ere.

Eztabaida horretan Jose Luis Marinek eta Celia Hernandok parte hartuko dute, liburu horren egileak, –Alvaro Merinorekin batera-, El Orden Mundialek sortua; hots, gaztelaniaz gehien irakurtzen den geopolitikako hedabideak. Bi parte-hartzaileak hedabide horretako erredakzioko kideak dira. Haiekin batera izango da, baita ere, EITBko nazioarteko informazio-zuzendaria eta kazetaria den Mikel Reparaz.

Hitzaldia

Nola funtzionatzen du munduak? Zenbait krisialdi eta interesek zergatik aldatzen dute dena? Mundua mugitzen duten indarrek aparteko analisi bisuala eskaintzen dute, gako geopolitiko, ekonomiko eta teknologiko berrienak biltzen dituena. Mapa eta infografia zirraragarrien bidez, “Mundua mugitzen duten indarrak” lanak gure garaiko eraldaketa handiak zeharkatuko ditu: Berlingo Harresia erori zenetik, Txinak gora egin zuen arte, 2008ko finantza-krisitik Trumpen gerra komertzialera arte, populismoaren gorakadatik klima-erronkara arte, eta hori nazioarteko gatazka nagusiak eta iraultza digitalak alde batera utzi gabe. Liburua El Orden Mundialek sortu du, eta gida zorrotza, argia eta argigarria da errealitate globala moldatzen duten engranajeak ulertzeko.

El Orden Mundial nazioarteko azterketa dibulgatibo eta independentearen hedabide bat da. Gaur egun, nazioarteko gaien eta geopolitikaren inguruan, gaztelaniaz gehien irakurtzen den aldizkaria da, eta taldeak Onda Cero, RNE edo La Sexta bezalako beste hedabide batzuekin esku hartzen du.

Jose Luis Marin (Fuerteventura, 1990) kazetariak Nazioarteko Harremanetarako eta Afrikako Ikasketetako masterra egin zuen (Madrilgo Unibertsitate Autonomoa). Mapen eta grafikoen ataleko editorea da El Orden Mundial hedabidean.

Celia Hernando (Madril, 2000) Nazioarteko Ikasketetan graduatu zen Madrilgo Unibertsitate Autonomoan, eta Geopolitika eta Ikasketa Estrategikoetako masterra egin zuen Madrilgo Karlos III.a Unibertsitatean. Europar Batasunaren geopolitika, segurtasun energetikoa eta zabaltze-prozesua aurkitzen dira interesatzen zaizkion gaien artean.