Belaunaldien artean jakintza trukatzeko eta aldi berean teknika tradizionalen transmisioa sustatzeko indarrak batu dituzte Bilboko Udalak eta BIzkaiko Foru Aldundiak 'Filandón: belaunaldi arteko joskintza-topaketak' programaren bitartez. 'Filandoi' horien helburua parte hartzeko espazio inklusiboak eta kultura anitzekoak sustatzea da.
Besteak beste, ehunak landuko dira (puntua, kakorratza, eskuzko ehungailua), jostura (oinarrizko konponketak, jantzien eraldaketa), ehun-konponketa (pasaratzeak, adabakiak), brodatu tradizionala eta garaikidea, eta upcycling delakoa, alor honetan jasangarritasun-balioak sustatzeko.
Datak eta ordutegiak
'Filandón: belaunaldi arteko joskintza-topaketak' izeneko programa honetako parte-hartzaile bakoitzak bere materiala ekarri beharko du egokitzat jotzen duen ehungintza-lana egiteko. Datak –apirilaren 25a, ekainaren 6a eta urriaren 24a– urtaroei erreferentzia egiteko pentsatuta daude, une bakoitzarekin bat datorren gai bat sortuz. Ordutegia 11:00etatik 14:00etara da, La Perreran. Izen-emateak doakoak izango dira, eta helbide honetan egingo dira.
Hauek izango dira saioen dinamizatzaileak: Soledad Santisteban artisaua, ehuntze-teknika tradizionaletan eta garaikideetan aditua, ikertzailea eta ehun-ondarearen kontserbazioan eta zaharberritzean aditua, eta Laura Marchante eta Libe Kerroum, Studio Bokashi-koak, Bilbon moda jasangarriaren, ehun-diseinuaren eta biomodaren inguruko esperimentazioan, dibulgazioan eta ikaskuntzan diharduen espazio sortzailea.