Kontzertu benetan berezia jasoko du datorren astelehenean, martxoaren 23an, Bilboko Campos Elíseos Antzokiak. Arratsaldeko 19:00etatik aurrera, Bilbao Musika jaialdiaren barruan antolatutako gazte koruen topaketa bat antolatu du. Hitzordu honek Bizkaiko musika-esparruko interprete gazteekin osatutako hiru talde elkartuko ditu oholtzan. Sarrera librea izango da lekua bete arte.

Parte hartzaileak

Kontzertuan parte hartuko du Bilbao Musikako haur eta gazte AbesbatzakMaite Olmosek zuzenduta. Lehenengoa 8 eta 12 urte bitarteko 27 haurrek osatzen dute, eta bigarrena 12 eta 24 urte bitarteko gazteek osatutakoa, Musika Eskolako kontzertuetan zein hainbat ekimen kultural eta instituzionaletan parte hartzen dute. Halaber, Bilboko Udal Bandekin ere lankidetzan aritu izan da hainbat proiektutan.

Bestalde, Juan Crisóstomo de Arriaga Kontserbatorioko ikasketa profesionaletako abesbatzak ere parte hartuko du, Txaber Fernández Martínek zuzenduta. Taldeak urtero musika-espezialitate desberdinetako ikasle gazte ugari biltzen ditu, eta zentroko prestakuntza artistikoaren parte garrantzitsua da.

Kartela osatzeko, Lilura Abesbatza izango da agertokian, Mariasun Yangüasen zuzendaritzapean 2016. urtean sortutako Getxoko haur eta gazte abesbatza. Urte gutxitan kontzertu-jarduera bizia izan du eta kultura eta hezkuntza-proiektu ugaritan parte hartu du.

Topaketa honek gazte koruen energiaren eta aniztasunaren erakusleiho izan nahi du, publikoari estilo eta errepertorio desberdinen arteko eskaintza musikalaz gozatzeko aukera eskainiz, eta belaunaldi berriek musika koralean duten dinamismoa agerian utziz.