Bilbobusen autobus turistikoak Gabonetako argiez gozatzeko aukera emango du
Zerbitzu berezi hori datorren ostiralean hasiko da, eta asteburu guztietan egongo da erabilgarri
Gabonetako argiak modu ezberdin batean ikusteko aukera emango du Bilbobusek, Bilbao City View autobus turistikoaren bidez. Plazak mugatuak dira; beraz, erreserba aldez aurretik egin behar da.
Ibilbideak 55 minutuko iraupena izango du, gutxi gorabehera, Guggenheim Museoan hasi eta amaituko da eta Abandoibarra, Jesusen Bihotza, Kale Nagusia, Moyua plaza, Udaletxea, Areatza, Erripa kaia edo Euskadi plaza zeharkatuko ditu, besteak beste.
Gainera, aurten ere, Gabonetako kanpaina Bilbobusen ibilgailu-flota osoan ikusiko da. Aurten, "Gabonetan, geraleku bat, topaleku bat" leloa erabiliko da, hiriko kaleak Gabonetako espirituz betetzeko eta egunerokoan eskaintzen duten zerbitzuari balioa emateko, Bilboko bizilagunen bizitza irisgarriago eginez.
Bilboko Gabonetako argiez gozatzeko zerbitzu bereziari dagokionez, Nora Abete alkateordeak eta Bilboko Udaleko Jasangarritasun eta Mugikortasuneko zinegotziak hauxe azaldu du: "aukera paregabea da Bilbon modu jasangarrian ibili ahal izateko eta bere bikaintasun osoan gozatzeko, egun berezi horietako argiz eta kolorez beteta". Nora Abeteren esanetan, "aukera paregabea da Gabonak hirian bizitzeko, ikuspegi desberdin eta erosoan batetik, eta bertako argiez, giroaz eta arkitektura adierazgarrienez gozatzeko".
Zerbitzu berezi hori datorren barikuan (hilak 12) hasiko da, eta asteburu guztietan egongo da erabilgarri, barikutik domekara (hilak 21ean izan ezik), urtarrilaren 4ra arte. Horrez gain, abenduaren 29an (astelehena) eta 30ean (martitzena) ere egongo da. Irteera guztiak lau ordutegi finkotan egingo dira: 18:00etan, 19:00etan, 20:00etan eta 21:00etan.
Txartelaren prezioa bost eurokoa da eta plazak mugatuak dira, dataren eta orduaren arabera. 6 urtetik beherakoek doan bidaiatuko dute, baldin eta txartela badute eta heldu batekin badoaz. Ez da beharrezkoa txartela/lokalizatzailea inprimatuta eramatea; nahikoa da jatorrizko txartela mugikorrean aurkeztea. Txartelak ezin dira aldatu edo baliogabetu, eta erreserbatutako egun eta ordurako bakarrik balio dute.
Bilbao City View
Bilbao City View autobusak bi solairu ditu: goiko aldea panoramikoa eta estali gabea da, eserleku ergonomikoak ditu, sartzeko arrapala eta gurpil-aulkirako espazioa, eta aurrez grabatutako audiogida bat ere eskaintzen du 16 hizkuntzatan.
Gainera, irisgarritasuna hobetzeko tresnak txertatu dira, hala nola bukle magnetikoak, Svisual (gorrentzako interpretazio-bideoa), Map's Voice (web-zerbitzu inklusiboa, pertsona guztiei zerbitzuari eta ibilbideari buruzko informazio garrantzitsua eta zabala emateko aukera ematen duena) eta irakurketa errazeko informazioa.
Temas
Más en Bilbao
-
Bilbao está de moda: "Nos habían recomendado venir, pero ha superado todas nuestras expectativas"
-
El local especializado en fresas con nata que abre en Bilbao
-
La elegante marca de trajes a medida que aterriza en Bilbao solo cuatro días
-
La agonía de una joven de Bilbao encerrada en su casa por un ascensor que no arreglan