Bilbok International Centre for Migration Policy Development gobernuarteko erakundearen bisita jaso du
Belgikako, Danimarkako, Finlandiako, Irlandako, Suitzako, Italiako, Alemaniako eta Maltako gobernuko eta gizarte-erakundeetako 16 ordezkarik parte hartzen dute bisita honetan
Astearte honetan goizean, irailaren 30ean, International Centre for Migration Policy Development (ICMPD) gobernuarteko erakundearen bisita jaso du Bilboko Udalak. Ekimena Giza Eskubide, Bizikidetza, Lankidetza eta Kulturartekotasun sailak antolatzen du.
Ekimena Europako 'Lehen lerroko langileentzako laguntza' proiektuan kokatzen da. Proiektu horren helburua da kalteberatasun-egoeran dauden migratzaileei laguntzen dieten profesionalen gaitasunak indartzea, ideia berritzaileen trukea bultzatzea eta jardunbide egokiak partekatzea harreraren eremuan.
Guztira, Europako 8 herrialdetako (Belgika, Danimarka, Finlandia, Irlanda, Suitza, Italia, Alemania eta Malta) 16 aditu daude hirian, esperientziak partekatzeko, lurraldeko baliabideetara bisitak egiteko (Harreragune, Arrupe Etxea edo Peñascal kooperatiba), eta politika publikoetako eta gizarte-entitateetako arduradunekin hitz egiteko, bai eta harrera eta integrazioa egunez egun ahalbidetzen duten lehen mailako langileekin ere.
Horretarako, Bilboko Udala eta Eusko Jaurlaritza Bizkaiko Foru Aldundiarekin, Gobernuaren Ordezkaritzarekin eta beste gizarte-entitate batzuekin koordinatu dira. Nazio Batuen 2030 Tokiko Koalizioaren Estatuko koordinatzaileak ere parte hartu du gaurko goizeko jardunaldian.
Migrazio Politikak Garatzeko Nazioarteko Zentroa (ICMPD) 1993an sortu zen, Austria eta Suitzaren ekimenez, kontsulta informaletarako laguntza gisa, eta migrazioaren eta asiloaren arloan alde askotako lankidetzaren panorama berrian ezagutza espezializatuak eta zerbitzu eraginkorrak emateko. Europako 21 estatuk parte hartzen dute, Nazio Batuetan behatzaile estatusa du eta 200 bazkiderekin baino gehiagorekin aritzen da lankidetzan.
Temas
Más en Bilbao
-
Adineko pertsonen artean ohitura osasungarriak sustatzeko jardueren programa aurkeztu du Bilbok
-
Bilbao retoma los talleres para fomentar la actividad física entre las personas mayores
-
'Bilboko Zirkuitua' programak doako antzerki ikuskizunak eramango ditu auzoetara
-
El ayuntamiento cortará la calle Ibáñez de Bilbao durante un día