Síguenos en redes sociales:

LGTBIQ+ pertsonen aurkako diskriminazio-mota oro baztertzeko kanpaina abiarazi du Bilbok

Maiatzaren 17an ospatuko da Homofobiaren, Lesbofobiaren, Transfobiaren eta Bifobiaren aurkako Nazioarteko Eguna

LGTBIQ+ pertsonen aurkako diskriminazio-mota oro baztertzeko kanpaina abiarazi du BilbokB. U.

'Hemen ez'. Lelo horrekin aurkeztu du Bilboko Udalak aurten LGTBIQ+ pertsonen aurkako diskriminazio-mota guztiak baztertzeko eta salatzeko martxan jarriko duen sentsibilizazio-kanpaina, datorren larunbatean, maiatzaren 17an, ospatuko den Homofobiaren, Lesbofobiaren, Transfobiaren eta Bifobiaren aurkako Nazioarteko Eguna dela eta.

Horrela, Udalak giza eskubideen eta berdintasunaren aldeko konpromisoa berresten du, baita hiri anitza, inklusiboa eta indarkeriarik gabea eraikitzeko konpromisoa ere, pertsona guztientzako espazio seguruak izango dituena, haien sexu-orientazioa, identitatea edo genero-adierazpena edozein izanda ere.

Ekintza hori bat dator 2030 Agendarekin eta Garapen Jasangarrirako Helburuekin (GJH), bai eta Bilboko Balioen Agiriarekin ere, Bilbao Balioen Hiria proiektuaren esparruan.   

Kanpainaren irudia

Oraingo honetarako, leloa'Hemen ez' da eta LGTBIfobiaren aurkako adierazpen irmo eta erabatekoa jasotzen du eta mezu argi bat transmititzen du: Bilbon ez dagoela lekurik sexu-orientazioagatiko, identitateagatiko edo genero- adierazpenagatiko diskriminazioarentzat, gorrotoarentzat eta intolerantziarentzat. Ortzadarraren koloreek hirian bizi diren pertsonen aniztasuna indartzen dute, eta irudia maiatzaren 17an ospatzen den egunarekin osatzen da: Maiatzaren 17a, Homofobiaren, Lesbofobiaren, Transfobiaren eta Bifobiaren aurkako Nazioarteko Eguna.

Bilboko Udalak herritarrak gonbidatzen ditu LGTBIQ+ pertsonen aurkako diskriminazio, gorroto edo indarkeria mota guztiak desagerrarazten laguntzera eta horretan era aktiboan parte hartzera.

Helburu horrekin, kanpaina berri hau hainbat euskarri fisikotan zabalduko da, hala nola hiri-altzarietan, udal-egoitzetako pantaila digitaletan eta Bilboko Udalaren webgunean, bai eta Udalak sare sozialetan dituen kontuetan ere: Bilbao Berdintasuna – FacebookX eta Instagram - eta Bilbao Udala facebookinstagram eta X.