Betolatza/Uretamendi, Iturrigorri/Peñascal eta Larraskitu hegoaldea TAO zerbitzua izango du apirilaren 28tik aurrera. Hala, bertan bizi diren pertsonek, zeinek bere eremuan aparkatu ahal izango dute. Bestalde, Errekaldeberriko eremuan ere aparkaleku arautuko gunea kale berrietara zabalduko da.
TAO gune horietan sektore Berdea egongo da, eta bertan bizi direnek egoiliarren txartela eska dezakete. Horrela, denbora-mugarik gabe aparkatu ahalko dute sektore horietan.
Bereizgarria eskatzeko, bide hauek erabil daitezke: Udalaren webgune ofiziala eta Lersundi kalean kokatutako Herritarren Arretako Bulegoan.
TAO eremu berriek urteko B tarifa izango dute, 50 euro urteko, edo, hala badagokio, hiruhileko naturaletan hainbanatuta.
Honako hauek dira txartela eskatzeko betekizunak, besteak beste:
- Egoiliarrak Bilbon erroldatuta egon beharko du, txartela zein helbidetarako eskatzen den, helbide horretan.
- Bizilekuak eta erroldatzeak bat etorri behar dute IFZan edo AIZan ageri denarekin, indarrean den gidatzeko baimenean ageri denarekin eta ibilgailuaren zirkulazio-baimenean ageri denarekin.
- Ibilgailuak turismoa edo antzekoa izan beharko du, eta ezin du zorrik eduki Bilbon dagozkion ordainketetan.
- TAO txartela daukan ibilgailua ezin da egon egoiliarren udal-aparkaleku bati atxikita.
- Txartel bakarra emango da egoiliar bakoitzeko, eta 2 gehienez helbide bakoitzeko; guztirako horren barruan dago egoiliarrentzako aparkaleku-plaza bat izatea.
Eremu horretako TAOaren ordutegia bizileku-eremuari dagokiona izango da: astelehenetik barikura, 9:00etatik 13:30era eta 15:00etatik 19:00etara. Zapatuetan ez da TAOrik egongo eta abuztuan goizez bakarrik funtzionatuko du.