112 SOS Deiak aplikazioari buruzko informazioa zabalduko du Bilboko Udalak
Horren helburua Udalak aplikazio horren alde egindako apustua islatzea da
Datozen egunetan, bilbotarrek SOS Deiak larrialdietarako aplikazioari buruzko informazioa jasotzen duen InfoBilbaoren liburuxka jasoko dute euren postontzietan. Horren helburua Udalak aplikazio horren alde egindako apustua islatzea da.
Integrazio horri esker, bilbotarrek segurtasunarekin, osasunarekin, suteekin eta beste gorabehera batzuekin lotutako larrialdiak jakinarazi ahal izango dituzte zuzenean SOS Deiak 112 aplikaziotik. Aplikazio horrek ere bizkor konektatuko du larrialdietako eta segurtasuneko udal-zerbitzuekin. Horrela, Udaltzaingoak eta Ertzaintzak, eta Bilboko suhiltzaileek Eusko Jaurlaritzako Babes Zibileko eta Larrialdietako taldeekin batera egiten duten lana indartuko da; horren ondorioz, larrialdien kudeaketa hobetzea eta baliabide publikoak modu eraginkorragoan erabiltzea ahalbidetuko da.
112 SOS Deiak-era igarotzeak Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren arteko lankidetza instituzionala indartzeaz gain, larrialdia denean, hau da, gehien behar denean, herritarrei ematen zaien zerbitzua hobetzen du.
Aplikazioa intuitiboa eta eleaniztuna da, eta dibertsitate funtzionala duten pertsonentzat diseinatutako funtzioak dauzka, esaterako entzumen-desgaitasuna duten pertsonentzako testuen bidez komunikatzeko aukera.
Guztira, liburuxkaren 150.000 aleko tirada egin da, eta etxeetako postontzietan, udaltegietan, kiroldegietan, liburutegietan eta hiriko bestelako ekipamendu publikoetan banatuko da. Era berean, PDF formatuan deskargatu ahal izango da, Udalaren webgunetik, esteka honetan klik eginez.
Temas
Más en Bilbao
-
EH Bildu tiende su mano para pactar las cuentas de Bilbao
-
Proyectos estratégicos en las cuentas de Bilbao: de la comisaría de Santutxu a la Casa de las Mujeres
-
"Ellas hacen ciencia", cuatro científicas protagonizan el ciclo de noviembre en Bidebarrieta
-
Del Giro de Italia a la escuela de Galdakao: Igor Antón guía a la nueva generación ciclista