Síguenos en redes sociales:

Masustegik haurrentzako eremu berri bat izango du

Masustegik haurrentzako eremu berri bat izango duB. U.

Bilboko Udalak 85.872 euroko aurrekontua bideratuko du Masustegi auzoan haurrentzako eremu berri bat egikaritzeko. Lanak aste honetan hasiko dira eta, aurreikuspenen arabera, hiru hilabete barru amaituko dira, gutxi gorabehera. Horrek esan nahi du apirilean auzotarrek eremu berriaz gozatzeko aukera izango dutela.

Ekimen hau Auzokide Planaren esparruan kokatutako proiektu bat da, beraz, inguru horretako auzokideek lehentasuna eman diote. Eremu berria Masustegi estratako 49 eta 53 zenbakietako higiezinek osatzen duten plazan jarriko da. Horrela, Bilboko Udala badoa poliki-poliki uriko auzo guztietan hobekuntzak egiten, irisgarritasuna hobetzen edota eremu berriak sortzen.

Plaza horren konfigurazioak, zeina erdiko harmailadi baten bidez konektatutako bi mailatan banatuko baita, bi eremu desberdin proiektatzea ahalbidetuko du: bata (behekoa) egoteko modukoa, non hiri-altzari berriak jarriko baitira, eta bestea ludikoa (goikoa), non jolaserako elementuak jarriko baitira. Halaber, bi mailak elkartuko dituen txirrista bat jarriko da. Haurrentzako jolas guztiek, bai goiko aldean daudenek, bai txirristak, kautxuzko segurtasun-azalera izango dute.

Era berean, plazaren perimetroan dagoen horma jarraitua egokituko da, eta goiko aldean dagoen horman horma-irudi bat egingo da ingurua apaintzeko.

Auzokide Plana

Masustegi auzoko lan horiek, orain hasiko direnak, uriko auzoak hobetzeko Auzokide Planaren esparruan kokatzen dira, eta, beraz, 8. barrutiko (Basurtu-Zorrotza) bizilagunek lehenetsi dituzte.