Datorren astelehenetik igandera bitartean, Bilboko Udalak jarduera ugariz osaturiko kultur-egitaraua garatuko du uriko auzoetan, hiriko aisialdi-eskaintza dinamizatzeko helburuarekin. Hau da programazio osoa:
Jaialdiak
FANT
FANT Bilboko Zinemaldi Fantastikok 30. edizioa ospatu du eta, amaitu ondoren ere, bere jarduera paraleloetako batzuk bisita daitezke:
Maiatzaren 31ra arte
- Ihesbidea (Gordóniz, 5). Erakusketa 30 FANTartistas. Formartea: Oztoporik gabeko arte eskola. Nahiarte desgaitasun psikikoa edo intelektuala duten FormarteEscuela de Arte sin barreras elkarteko pertsonentzako sormen artistikorako gunea da. Bere 15 artistek "FANTartistas" erakusketan parte hartzen dute. FANT Bilboko Fantasiazko Zinemaren Jaialdiak 30 urteko ibilbidean aurkeztu dituen kartelen inguruko artelan sorta batek osatzen du erakusketa.
Maiatzaren 20ra arte
- Begoñako Liburutegia. Erakusketa: tolkien-en munduak: Hobbiton lurraldea ezagutuz. FANT Bilbao Fantasiazko Zinemaren Jaialdia dela eta, Begoñako udal liburutegiak J.R.R. Tolkien idazleari eta bere literatur lan zabalari buruzko erakusketa bat aurkezten du, baita iruditeria honek azken urteotan zineman eta komikian izan duen islari buruzkoa ere.
Maiatzaren 30era arte
- Begoñako Udaltegia. Robot Dreams - Amets bat marrazten. FANT Bilbao Zinemaldi Fantastikoak, bere 30. urteurrenean, ROBOT DREAMS filmaren sorkuntza-prozesuari eskainitako erakusketa aurkezten du, José Luis Ágreda Sevillako arte zuzendariak komisariatua. Pablo Bergerrek zuzendutako eta Sara Varon ilustratzaile estatubatuarraren izen bereko eleberri grafikoan inspiratutako animazioko harribitxi honen munduaren sorkuntzaren faseetan zehar egindako ibilbidea da.
Musika
Musikauzo
Hainbat estilotako tokiko bandak bilbotarrei hurbiltzea helburu duen ekimena da, doan eta espazio publikoan.
Maiatzak 16, 19:30etan.
- Errekaldeko kioskoa. Bizkaia Big Band. 20 pertsonaz osatutako bere prestakuntzan, formazio klasikoko instrumentistak formazio modernoko beste instrumentista batzuekin nahasten dira, estilo desberdinetako errepertorio anitza eta dibertigarria eskaintzeko.
Maiatzak 17, 19:30etan.
- Enkarnazio Plaza, Atxuri. G. G. Project. Jazz eta pop estiloen fusioa swing, bossa eta musika latinoaren erritmoan. Bandaren burua Guillermo Garmendia da, interpretea, musikagilea eta moldatzailea.
Maiatzak 18, 19:30etan.
- Gernika Lorategiak, Miribilla. Bilongo LT. Kalifornia, Louisiana eta Mississippiren erritmoak, errepertorio latinoko doinu klasikoekin konbinatuta. Eskarmentu handiko musikariek osatzen dute taldea, eta soinu indartsua eta pertsonala lortzen dute, baita rock, blues, soul eta erritmo dosi handiak ere.
Maiatzak 18, 19:30etan.
- Media Luna Plaza, Txurdinaga. La Carrocería. Kontzertuan kalitate eta iraupen handiko piezak interpretatuko dira, 50, 60, 70 eta 80ko hamarkadetakoak, publikoak nostalgia eta parte-hartze giroa izan dezan.
Maiatzak 19, 13:00etan.
- Media Luna Plaza, Txurdinaga. Edabe. "Gora bihotzak!" haurrei eta familiei zuzenduta dago, eta nahi denean, nahi denarekin eta nahi den moduan dantzatu, besarkatu, musukatu eta abestea aldarrikatzen du.
Erakusketak
Expodistrito
Expodistritok, aldi baterako erakusketen zikloak, hainbat auzotako Udal Zentroetan honako aukera hauek eskaintzen jarraitzen du:
Maitzaren 15era arte
- Errekalde Udaltegia. Arantza Sáez De LaFuente Calvo - Iraganeko aztarnen isiltasuna. Inguratzen gaituzten harkaitzek ibilitako bidea markatzen digute eta gure oroitzapen eta bizipen esperimentatuen mundua osatzen dute. Iraganeko etapak, beren aniztasunarekin eta denboraren poderioz, sedimentatzen diren historiaren "geruzak" dira. Gure historiaren aztarna ikusgarriak...
- San Frantziskoko Udaltegia. Montse Villamor Merino - Nire espazioak, nire pasioak. Gloria Merino margolariaren (Malagón, Ciudad Real) pintura figuratiboaren erakusketa, errealismorako joerarekin.
- Santutxuko Udaltegia. Eduardo Alonso Nieto - Itsasontzitik ikusita. Nork ez du bere burua sentitu gure ozeano "partikularrera" iristeko itxaropenez ur-korronte batean "nabigatzera" abiatu den paperezko itsasontzi bat bezala? Argazki sorta honek irudimenezko bidaia horren uneak eta perspektibak erakusten ditu.
- San Ignazio-Ibarrekolandako Udaltegia. Amaia Maguregui eta David Fernández - Ehun hizkuntza. Erakusketa hau gure munduko kultura- eta hezkuntza-aberastasunaren eta -aniztasunaren erakusketa bat da, Asia, Ozeania eta Europako 24 eskola eta hezkuntza-proiektutan barrena egindako ibilbidearen bidez. Amaia Magureguik eta David Fernandezek egindako hiru urteko bidaiaren emaitza da, eta ehun hizkuntza ikerketa eta zinema dokumentaleko proiektuaren barruan kokatzen da.
Maiatzaren 17tik 30era arte
- Errekaldeko Udaltegia. Claudio Lorenzo Quintela - La Habana, Río-Bahía eta Atacama, hiru herrialde, hiru paisaia. Erakusketan Brasilgo Rio eta Bahia hirietako paisaia oparoen, Habanako giroaren eta planetako basamorturik idorrena den Atacamaren arteko kontrasteak islatzen dira.
Maiatzaren 17tik ekainaren 13ra arte
- AbandokoUdaltegia. Michel Ruiz - Materiarekiko grina. Bertaratutakoek eskultore honen lanaren lagin bat ikus dezakete, forma, ehundura eta materiaren jatorriarekiko interesagatik nabarmentzen dena, zura, burdina eta harria lantzen dituzten bere lanetan islatua.
Magia
Magiaren Topaketak
Bilbotarrei lehen mailako magoen emanaldiak eskaintzen dizkien programa honek 20 urte bete ditu eta
Maiatzaren 4tik 31ra, 08:30etik 21:00etara.
- Otxarkoaga Udaltegia. Erakusketa: 'Magiaren topaketa: 20 urte'. Erakusketa honek magia topaketen ibilbidea eta Bilbora 20 urteko historian hurbildu diren magia eta ilusionismo izarren ibilbidea erakusten du.
Maiatzak 14, 18:00etan.
- Otxarkoagako Udaltegia. " Magia parrastan" Imanol Ituiñorekin. Kartak, bolak, sokak, agerpenak eta desagertzeak dira familia osoarentzako magia atsegin eta parte-hartzaileko ikuskizun honen protagonistak. Euskaraz. Otxarkoagako Udal Liburutegiarekin lankidetzan.
Euskal folklorea
Udaberriko Bertso Saioak
Bilboko Udalak Santutxuko Bertso Eskolarekin batera bertso munduari buruz antolatzen duen programa da.
Maizatak 18, 13:00etan
- Santutxuko Karmelo Plaza. Bertso saioa Nerea Ibarzabal, Arkaitz Zipitria, Alaia Martin eta Julio Sotorekin.
Dantza Plazetan
Bilbon tradizio handiena duen kultur programetako bat da eta euskal dantzak hiriko txoko guztietara hurbiltzea du helburu.
Maiatzak 18, 20:00etan
- Ingelesen Landa kaia. Bilboko Larrain Dantza/Larrain Dantzaren Topaketa Gaztedi Dantzari Taldeaarekin.
Dantzagarriak
Bilboko Udalak dantzaldi herrikoiak antolatu ditu maiatzeko asteburuetako arratsaldeetan, kalean.
- Maiatzak 18: Levante plazan, 18:00etatik 21:00etara. Maran Orkesta
- Maiatzak 19: La Casillako Kioskoan, 18:00etatik 21:00etara. Pérgola Orkesta.