Rally 48 bizkaitarrak izan dira VillaSoundBilbao jaialdiaren laugarren edizio honetako epaimahaiak aukeratutako taldea VSB Tour 24a egiteko. Hala, banda ezagun baten telonero gisa arituko dira Estatuan zehar eskainiko diren lau kontzertutan, Son Estrella Galicia zikloaren eta aretoen barruan antolatutakoak.
Rally 48 Bizkaiko talde bat da. M. Sánchez galdakoztarrak, Choisy eta Mark-L arrigorriagarrek, eta Etxebarriko Quiet-G ekoizleak osatzen dute. Soinu freskoak eta sentimenduz betetako hitzak dakartzate, eta hori guztia agertokietara eramateko gogoa dute.
Apirilean VillaSoundBilbao 24an aritzeko hautatutako 12 talde eta bakarlariei hasiera bateko mentoring saio bat egin ondoren, epaimahaiak 6 talde aukeratu ditu orain, eta mentoring saio pertsonalizatua jasoko dute Mikel Amundarain eta Andoni Barinagaren eskutik, baita ekoizpen saio bat ere, Urtzi Izaren eskutik. Gainera, 6 banda eta bakarlari horiek BIME Pro programarako sarrerak jasoko dituzte.
VillaSoundBilbaok beste sari batzuk banatu ditu parte hartu duten talde eta bakarlarien artean. Joan den larunbatean Bilborocken egindako kontzertu batean iragarri ziren, eta La Paloma taldeak, Son Estrella Galicia zikloaren eskutik, eta Alai bakarlariak, VSB 23 Tourreko protagonista izan zenak, parte hartu zuten.
Hauek dira hautatutako banda eta bakarlariak:
- BIME Live saria: Kalipotxo
- Aste Nagusia Saria: Mikosis
- Musika Bulegoa Saria: S.A.D. (Sistemak Arriskutsuak Dira)
- Bilbao Basket saria: Markos Garcia
- Lokal Session saria: Gydeon