Bidebarrieta Kulturguneak 'Matematika egoneroko bizitzan' zikloaren edizio berri bat jasoko du
Apirilaren 18 eta 25ean eta maiatzaren 2an eta 8an, 'Matematika eguneroko bizitzan' zikloaren barruan antolatutako hitzaldiak jasoko ditu Bidebarrieta Kulturgunearen liburutegiko areto nagusiak. Hamaseigarren edizio honetako ekitaldi guztiak arratsaldeko 19:00etan hasiko dira. Bertan matematikak gizartearen, teknologiaren, ikerketa zientifikoaren eta artearen hainbat alderditan duen aldakortasuna nabarmendu egiten da.
Hasiera-hasieratik, ziklo honen programazioaren helburua matematika publiko orokorrari hurbiltzea da, gizateriaren historian duen garrantzia erakutsiz, gizartearentzat izan dituzten aplikazio garrantzitsuak deszifratuz, artearekin eta kulturarekin izan dituzten harreman sakonak ezagutuz eta baita haien edertasuna partekatuz.
Lehenengoko hitzaldia “Esculturas geométricas con papel y tijera” izango da, María García Monera Matematikaren doktoreak emango duena, apirilaren 18an. María García Monerak aurrerapen teknologikoei esker, Félix Kleinen (historiako matematikari garrantzitsuenetako bat) teknikak artearen zerbitzura zelan jartzen diren eta ordenagailuz diseinatutako eskultura geometrikoak nola sortu daitezken azalduko du.
Zikloak apirilaren 25ean jarraituko du “¿Pueden las máquinas cambiar de opinión a lo largo del tiempo?” hitzaldiarekin. Verónica Álvarez Castro matematikariak adimen artifizialak makinei giza portaera imitatzen nola irakasten zaienari buruzko hitzaldia emango du.
Eduardo Sáenz de Cabezón Errioxako Unibertsitateko Matematika eta Konputazio Saileko irakaslea arduratuko da "El espejo de la mayoría" hitzorduaz, maiatzaren 2an. Matematikak ingurune kolektiboa, sare sozialak barne, ulertzen nola lagun dezakeen azalduko du.
Azken hitzordua maiatzaren 8an izango da, Oihana Garaialde doktorearen eskutik datorren “Matematikaren zuloak eta zulo matematikoak” izenekoa. Matematikako teoria edo hastapen klasikoetatik abiatuz, hitzaldi honen helburua matematikako zulo horiek kontatzeak gaur egun izan dezakeen garrantzia erakustea eta aplikazio praktikoren batera iristea da.
- Hitzordu honetarako sarrera doakoa da eta sarrera librea izango da lekua bete arte.
- Bertaratzerik ez badago, aurkezpena streaming bidez jarraitu ahal izango da Bidebarrieta Kulturgunearen YouTubeko kanalean.
Matematikak eguneroko bizitzan
“Matematikak eguneroko bizitzan” programa Bilboko Udalak, Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Zientzia eta Teknologia Fakultateak eta Basque Center for Applied Mathematics (BCAM) izenekoaren antolatu dute elkarlanean. Ekimenak beste programa batzuk ere jasotzen ditu “Darwinen Eguna” edo “Emakumeek zientzia egiten dute”, besteak beste, zientzia jende guztiari, era atseginean, zorrotzean eta didaktikoan hurbiltzeko eta egunerokotasuna duten zientziari buruzko gaiak ezagutarazteko helburuarekin.
Bidebarrieta Kulturgunea Bidebarrietako Liburutegiaren barruan kulturari eskainitako gunea da. Bere helburuen artean kultura, literatura eta zientzia garatu eta sustatzea dago.
Temas
Más en Bilbao
-
La conmovedora historia de una centenaria bilbaina: de niña de la guerra a la alegría de soplar las velas
-
Restricciones de aparcamiento por Ibilaldia 2026
-
Afrika Eguna reivindica en Bilbao el orgullo afrovasco a través de la cultura y la reflexión
-
El Consulado de Bilbao: más de 300 años de un tribunal de comercio